Editorial Vizcaína
Editorial Vizcaína | |
---|---|
Datuak | |
Mota | argitaletxea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Historia | |
Sorrera | 1901 |
Editorial Vizcaína S. A. Bilboko argitaletxea izan zen. Katolizismoari lotua eta 1901ean sortua, lantegi propioak zituen eta La Gaceta del Norte editatu zuen. Egunkariak lehen alea 1901eko urriaren 11n inprimatu zuten. Argitalpenak hainbat etenaldi eta isun izan zituen 1931 eta 1936 artean, eta 1936an konfiskatu zuten 1937ko ekainaren 19ra arte.
Ángel Herrera Oria eta bere Asociación Católica de Propagandistasen kontrolpean, 1911ko urrian El Debate madrildar egunkaria erosi zuen. 1911tik 1933ra Herrera Oria izan zen egunkariaren zuzendaria, eta Francisco de Luisek hartu zuen haren lekua. 1912an, Editorial Vizcaínak ACNdPren alde egunkaria utzi zuen eta elkarteak egunkariaren erabateko kontrola bereganatu zuen.
Beste liburu batzuen artean, Luis del Olmok marrazkitako Don Celes pertsonaiaren antologiak inprimatu zituen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |