Edouard Sinayobye
Edouard Sinayobye | |||
---|---|---|---|
2021eko otsailaren 6a - ← Jean Damascène Bimenyimana Elizbarrutia: Cyanguguko elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Butare, 1966ko apirilaren 20a (58 urte) | ||
Herrialdea | Ruanda | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Edouard Sinayobye (Butare, 1966ko apirilaren 20a[1]) ruandar elizgizon katolikoa da, 2021etik aurrera Cyanguguko apezpikua dena[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edouard Sinayobye 1966ko apirilaren 20an jaio zen Butaren, Ruandako hegoaldean. Lehen mailako ikasketak Higiron egin zituen 1973tik 1982ra[3]. 1988tik 1993ra, Kabgayiko San Leon apaizgaitegi txikian ikasi zuen, eta geroago Rutongoko eta Nyakibandako apaizgaitegietan. 2000ko abuztuaren 12an apaiztu zen Butareko elizbarrutian. 2008tik 2013ra Erromako Teresianum teologia fakultatean ikasi zuen, eta teologia espiritualean doktoretza lortu zuen[2].
Ordenatu ondoren, Butareko katedraleko kapilau eta Justitia et Pax batzordeko zuzendari izan zen 2005era arte. Geroago Gakomako parrokian jardun zuen hiru urtez eta elizbarrutiko finantza batzordeko kidea izan zen. Doktorego ikasketak egiten zituenea, elizbarrutiko Caritas erakundeko zuzendari eta elizbarrutiko ekonomo ere izan zen[4]. 2014tik apezpiku izendatu zuten arte Nyumbako apaizgaitegiko errektorea izan zen. Horrez gain, Nyakibandako apaizgaitegian eta Ruandako Unibertsitate Katolikoan irakatsi zuen[5].
2021eko otsailaren 6an, Frantzisko aita santuak Cyanguguko apezpiku izendatu zuen[6][7]. Urte bereko martxoaren 25ean Philippe Rukambak apezpiku ordenatu zuen Cyanguguko Rusizi estadioan[6]. Fraternitas in Christo leloa hautatu zuen[8].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Les apparitions de la Mère du Verbe à Kibeho (2016)
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Filippo de Angelis kardinala (1826)
- Amilcare Malagola kardinala (1876)
- Giovanni Tacci Porcelli kardinala (1895)
- Joan XXIII.a aita santua (1925)
- Domenico Tardini kardinala (1958)
- Gastone Mojaisky-Perrelli artzapezpikua (1959)
- Joseph Sibomana apezpikua (1961)
- Philippe Rukamba apezpikua (1997)
- Edouard Sinayobye apezpikua[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ngoboka, Theogene. «Reverend Father Edouard Sinayobye have been appointed as Bishop of Cyangugu Diocese» Catholic Diocese of Cyangugu 2021-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ a b (Kinyaruandaz) Girinema, Philbert. «Padiri Edouard Sinayobye yagizwe Musenyeri wa Diyosezi ya Cyangugu» IGIHE 2021-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ (Kinyaruandaz) «Padiri Edouard Sinayobye yagizwe Umwepiskopi wa Diyosezi ya Cyangugu» Kigali Today 2021-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ (Kinyaruandaz) «Byinshi kuri Padiri Edouard Sinayobye wagizwe Musenyeri wa Diyosezi ya Cyangugu» Imvaho Nshya (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
- ↑ (Frantsesez) «Rwanda: Mgr Edouard Sinayobye nommé évêque de Cyangugu» Zenit 2021-02-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Bishop Edouard Sinayobye» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ (Ingelesez) Nsabimana, Eddie. «All you need to know about new bishop of Cyangugu Diocese» The New Times 2021-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ a b (Ingelesez) «Bishop Edouard Sinayobye» Catholic Diocese of Cyangugu (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).