Eduardo Hernández Asiain
Eduardo Hernández Asiain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1911ko maiatzaren 17a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Corella, 2010eko maiatzaren 11 (98 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea |
Musika instrumentua | biolina |
Eduardo Hernández Asiain (Habana, Kuba, 1911ko maiatzaren 17a - Corella, Nafarroa, 2010eko maiatzaren 11a) nafar biolin-jotzailea izan zen, jatorriz kubatarra.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Habanan eta Madrilen egin zituen Biolin ikasketak, eta hemeretzi urte zituela Sarasate Saria irabazi zuen. Donostiako Udal Musika Kontserbatorioko katedra irabazi zuen 1942. urtean, eta Londresen jarraitu zituen Biolin ikasketak. Espainiako Orkestra Nazionaleko biolinista eta Espainiako Irrati-Telebistako Kuarteto Klasikoko lehen biolinista izendatu zuten 1967. urtean.
Espainiar estatuko biolinista handienetakotzat hartua da. Errepertorio zabala du, eta bereziki txalotuak izan dira Sarasateren obren interpretazioak, konpositore horren musika jotzen bera baitzen espezialistarik goraipatuena. 1984an, esaterako, Nafarroako hainbat erakundek hala eskatuta Sarasateren hamabost obra grabatu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.