Pablo Sarasate
- Artikulu hau biolin joleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saratsate (argipena)».
Pablo Sarasate | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1844ko martxoaren 10a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Biarritz, 1908ko irailaren 20a (64 urte) |
Heriotza modua | : bronkitisa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Lambert Massart |
Ikaslea(k) | Jose Antonio Uharte |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta biolin-jotzailea |
Lan nabarmenak | Zigeunerweisen |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
IMDb | nm1120135 |
Pablo Martín Melitón Sarasate Navascués (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1844ko martxoaren 10a - Biarritz, Lapurdi, 1908ko irailaren 20a) biolin jotzailea eta musikagilea izan zen.
Europa eta Amerikan zehar ibilbide arrakastatsua izan zuen. Berak sortu zuen Pablo Sarasate Orkestra 1879an, bere jaioterrian, gaur egun Nafarroako Orkestra Sinfonikoa dena.
Eduki-taula
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zazpi urte zituelarik eman zuen lehen kontzertua Coruñan. Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak Alardekin eta hamabi urte zituelarik, Biolin saria irabazi zuen (1867). 1859. urtean mundu osoan jotzen hasi zen, eta bere garaiko biolinista ospetsuenetakoa bihurtu zen. Musikagile askok Sarasaterentzat idatzi zituzten biolinerako lanak: Bruch, Saint-Saëns, Lalo, Joachim, Wieniawski, eta Dvořák, besteak beste. Biolinari soinu goxo eta garbia ateratzen zion, eta berebiziko teknika zuen; guztiz berritu zuen biolina jotzeko modua.[1]
Pasealekua, monumentua, kontserbatorioa eta museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere omenez jaioterrian Sarasate pasealekua, Pablo Sarasateren monumentua eta Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala daude.
Gainera, Kondestablearen jauregia berari eskeinia dagoen Pablo Sarasate Museoaren egoitza ere bada.
Konposaketen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Opus | Konposaketa | Instrumentazioa |
---|---|---|
— | Fantasia capriccio | Biolina eta pianoa |
— | Souvenir de Faust | Biolina eta pianoa |
1 | La forza del destinoren gaineko fantasia | Biolina eta pianoa |
2 | Omenaldia Rossiniriri | Biolina eta pianoa |
3 | La dame blanche de Boieldieu | Biolina eta orkestra |
4 | Réverie («Ameskeria») | Biolina eta pianoa |
5 | Roméo et Julietteren gaineko fantasia | Biolina eta pianoa |
6 | Mireilleren gaineko kapritxoa | Biolina eta pianoa |
7 | Confidences | Biolina eta pianoa |
8 | Souvenir de Domont («Domonten oroitzapena») | Biolina eta pianoa |
9 | Les adieux («Agurrak») | Biolina eta pianoa |
10 | Sérénade andalouse («Andaluziako serenata») | Biolina eta pianoa |
11 | Le sommeil («Logura») | Biolina eta pianoa |
12 | Moscovienne («Moskukoa») | Biolina eta pianoa |
13 | Faustren gaineko fantasia berria | Biolina eta orkestra |
14 | Der Freischützren gaineko Fantasia | Biolina eta orkestra |
15 | Mosaíque de Zampa (Zamparen mosaikoa) | Biolina eta pianoa |
16 | Mignonen gaineko Gabota | Biolina eta pianoa |
17 | Otoitza Berceusen | Biolina eta pianoa |
18 | Airs espagnols (Aire espainiarrak) | Biolina eta pianoa |
19 | Martharen gaineko Fantasia | Biolina eta pianoa |
20 | Zigeunerweisen (Ijito aireak) | Biolin eta orkestra |
21 | Malagueña y Habanera | Biolina eta pianoa |
22 | Romanza andaluza y jota navarra («Erromantza andaluziarra eta jota nafarra») | Biolina eta pianoa |
23 | Playera y zapateado | Biolina eta pianoa |
24 | Caprice Basque («Euskal Herriko kapritxoa») | Biolina eta pianoa |
25 | Carmeni buruzko fantasia | Biolin eta orkestra |
26 | Vito y habanera | Biolina eta pianoa |
27 | Jota aragonesa (Aragoiko jota) | Biolina eta pianoa |
28 | Serenata andaluza (Andaluziako serenata) | Biolina eta pianoa |
29 | El canto del ruiseñor (Urretxindorraren kantua) | Biolin eta orkestra |
30 | Bolero | Biolina eta pianoa |
31 | Balada | Biolina eta pianoa |
32 | Muñeira | Biolina eta orkestra |
33 | Navarra (Nafarroa) | Biolina eta orkestra |
34 | Airs Écossais (Eskoziako Aireak) | Biolina eta orkestra |
35 | Fantasía en sapo Reina (Reina apoaren Fantasia) | Biolina eta pianoa |
36 | Jota de San Fermín (San Ferminen Jota) | Biolina eta pianoa |
37 | Zortzico Adiós montañas mías (Zortzikoa: agur ene mendiok) | Biolina eta pianoa |
38 | Viva Sevilla! (Gora Sevilla!) | Biolina eta orkestra |
39 | Zortzico de Iparraguirre (Iparragirreren Zortzikoa) | Biolina eta pianoa |
40 | Introduction et fandango varié (Sarrera eta Fandango anitza) | Biolina eta pianoa |
41 | Introduction et caprice-jota (Sarrera eta Kapritxo-jota) | Biolina eta orkestra |
42 | Zortzico Miramar (Miramar Zortzikoa) | Biolina eta orkestra |
43 | Introduction et tarantelle (Sarrera eta tarantela) | Biolina eta orkestra |
44 | La chase (Ehiza) | Biolina eta orkestra |
45 | Nocturno — Serenata (Gauekoa - Serenata) | Biolina eta orkestra |
46 | Gondoliéra Veneziana (Veneziako gondolaria) | Biolina eta pianoa |
47 | Melodía rumana (Errumaniako melodia) | Biolina eta pianoa |
48 | L'Esprit Follet (Izpiritu zoroa) | Biolina eta orkestra |
49 | Canciones rusas (Errusiako Abestiak) | Biolina eta orkestra |
50 | Jota de Pamplona (Iruñeko Jota) | Biolina eta orkestra |
51 | Don Giovanniren gaineko Fantasia | Biolina eta pianoa |
52 | Jota de Pablo (Pabloren Jota) | Biolina eta orkestra |
53 | La Rève | Biolina eta pianoa |
54 | Die Zauberflöteren gaineko fantasia | Biolina eta orkestra |
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pablo Sarasate ![]() |
- (Gaztelaniaz) Sarasateren omenezko webgunea