Eduardo Inda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eduardo Inda
Indaa.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1967ko uztailaren 15a (52 urte)
Herrialdea  Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta erreportaria
Enplegatzailea(k) OKDiario Itzuli

Eduardo Inda Arriaga (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1967ko uztailaren 15a) euskal herritar kazetaria da. 2002–2007 bitartean, El Mundo egunkariaren Balear uharteetako zuzendaria izan zen. 2007–2011 bitartean, Marca kirol-egunkariko zuzendaria izan zen; ondoren, El Mundora itzuli zen, zuzendari, 2014 arte. 2015etik, Okdiario egunkaria zuzentzen du.

Kazetaritzaren munduan dabilen pertsona hau Jose Manuel Villarejo komisarioaren kolaboratzaile aritu da. Indak komisarioak helarazten zizkion informazio trukatuak argitaratzen zituen unean-unean hark iritzi publikoa baldintzatu eta epaileak zein poliziak erabaki batzuetara estutzeko egoki irizten zionean. Tartean zen, adibidez, Obiang diktadorearen irudia zuritzea.[1] Bestalde, 2019an Podemoseko Pablo Iglesiasi kendutako telefono bateko ustezko informazioak zabaltzearen eskandaluan parte hartu zuen.[2]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  1. (Gaztelaniaz) «Se estrecha el cerco: Eduardo Inda y Alfonso Rojo, entre los periodistas salpicados por el 'Caso Villarejo'» cuatro 2019-04-01 . Noiz kontsultatua: 2019-10-02.
  2. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea (2019-04-11) «Policía-periodistas, un tándem ungido por la razón de Estado» GARA . Noiz kontsultatua: 2019-10-02.