Eduardo Pavlovsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eduardo Pavlovsky
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1933ko abenduaren  10a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires2015eko urriaren  4a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak psikiatra, physician writerra Itzuli, antzerkigilea, ez-fikzio idazlea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm0667889

Eduardo Pavlovsky (Buenos Aires, Argentina, 1933ko abenduaren 10a - Buenos Aires, Argentina, 2015eko urriaren 4a) argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista izan zen.

Psikodramako antzerkigile nagusietako bat. Yenesi antzerki taldearen bidez, Ionesco, Pinter eta Beckett bezalako antzerkigileak ezagutarazi zituen Argentinan. Bere antzerki lanetako argudioa eduki sozial, politiko eta psikologikoz beterik dago. Pertsonaiak haiek berek ehundu duten armiarma sarean mugitzen dira, hiru eduki horiekin nahasturik. Argentinako diktadura militarraren garaian zentsura eta jazarpena pairatu zituen, eta zenbait urtean Espainian bizi izan zen erbesteraturik.

Argentinara itzuli zenetik haren ospea, antzezle eta antzerkigile gisa, alde guztietara hedatu zen. Obra nagusiak: Circus-loquio (1961-1970); Último match (1970, Azken match-a); La mueca (1971, Keinua); El señor Galíndez (1973, Galíndez jauna); Telarañas (1977, Amaraunak); Potestad (1985, Ahalmena); Pablo (1987).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]