Egia Kultur Etxea

Koordenatuak: 43°19′07.03″N 1°58′07.05″W / 43.3186194°N 1.9686250°W / 43.3186194; -1.9686250
Wikipedia, Entziklopedia askea
Egia Kultur Etxea

Egia Kultur Etxea
Sortze data : 1997
Lekua : Baztan kalea, 21 Egia
Donostia, Gipuzkoa
 EH
Egia Kultur Etxea is located in Donostia erdigunea
Egia Kultur Etxea
Egia Kultur Etxea
Egia Kultur Etxea (Donostia erdigunea)
Zuzendaria : Nando Piñeiro
Webgunea :  Egia Kultur Etxeko webgunea 

Egia Kultur Etxea, 1997an inauguratu zen eta Donostiako Egia auzoan dagoen kultur etxea da. Aitzinako Jareño fabrikaren orubean eraiki zen eta haren egitura errespetatu zen. 4.500 metro kuadro ditu eta kanpotik fabrika itxura mantentzen du.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan aurkitzen diren zerbitzuak hauek dira[1]:

  • Musikagela: Entsegu-aretoak, kontzertu zikloak eta artista berrien sustapena, mailegu-zerbitzua (zuzeneko materiala eta grabazioa), prestakuntza-ikastaroak, aholkularitza eta musika presente dagoen edozein jarduera eskaintzen ditu[2].
  • Gazteszena: Espazio eszeniko modernoa da 1998an inauguratua. Harmaila atzeragarriak dituenez, erabilera anitzeko aretoa da eta, hala, hainbat jarduera eszeniko antola daitezke. 264 pertsoneko edukiera du eserlekuak jarrita eta hauek gabe 700ekoa[3].
  • Gaztelekua. 12-17 urte arteko gazteentzat.
  • Liburutegia
  • KZ Gunea.
  • Ikasgela
  • Hitzaldi aretoa
  • Erakusketa aretoa
  • Ikastaroetarako tailerrak
  • AET (arte eszenikoen tailerra)

Kultur Etxearen espezialidadea Arte Eszenikoak dira, eta horien artean, bereziki dantzaren alorra da garapen zabalena duena[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zerbitzuak» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  2. (Gaztelaniaz) MUSIKAGELA – Buenawista Prolleckziom´s. (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  3. «Gazteszena (Egia Kultur Etxea) - Victoria Eugenia Antzokia» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  4. «Espezializazioa» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

43°19′07.03″N 1°58′07.05″W / 43.3186194°N 1.9686250°W / 43.3186194; -1.9686250