Egia (Donostia)
Egia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°00′W / 43.3°N 2°W43°18′N 2°00′W / 43.3°N 2°W |
Garaiera | 6-45 metro |
Demografia |
Egia Gipuzkoako Donostia hiriburuko auzo bat da.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egia Donostiako erdi-ekialdean dago kokaturik. Muga egiten du, batetik, Urumea ibaiarekin eta, bestetik, Gros, Ategorrieta-Ulia, Intxaurrondo eta Loiola auzoekin. 117 hektarea ditu gutxi gorabehera, eta bertan daude Atotxako geltokia; Atotxako dorrea, Donostiako eraikin garaiena eta Gipuzkoako bigarrena; Tabakalera; Polloeko hilerria eta Cristina Enea edo Gladysenea parkea.
Auzuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2003an Donostiako Udalak barrutika antolatu zuen hiria, eta Egiako auzoan zazpi azpiauzo hauek markatu zituen:
Urumea pasealekua: pasealeku hau Urumea ibaiaren eskuinaldean dago, Santa Katalina zubitik Realaren zubiraino, eta trenbidearekin eta ibaiarekin egiten du muga.
Bertan dago Frantzia pasealekua, “area erromantiko”ko erakusgarririk onenetako bat, bere eragin frantziarreko jardin eta jauregi-etxeekin. 1920ko hamarkadan eraiki ziren, ibaia bideratu ondoren sortutako orubean. Horien atzean beste etxe-ilara bat dago eta geltokia. Kale horrek “Geltokiko pasealekua” zuen izena 1904an sortu zenean, baina etxe dotore bat zegoen bertan “Maison de France” izenekoa, Frantziako Kontsulatua eta Lizeoa hartzen zituena, eta hortik izen-aldaketa 1913an.
Atotxa: aurrekotik trenbideak berezituta eta Grosekin mugan, honako eraikuntza hauek hartzen ditu: Tabakalera, tren eta bus-geltokiak eta Epaitegia.
Mundaiz: bertan zegoen baserri batetik hartu zuen izena. Cristina Enea/Gladysenea parkea dago bertan.
Iruresoro: Iruretagoiena eta Dorronsoro etxegileei zor die izena. Auzoko zonalderik populatuena da eta kale nagusiak dituena da: Egia, Karmengo Ama eta Ametzagaina.
Aldakonea: erdiko zonaldetako bat, oso aldapatsua.
Jai-Alai: inguru zabal honek Gros, Ategorrieta-Ulia eta Intxaurrondo auzoekin muga egiten du.
Tolaregoia: izen bereko baserria zegoen tokian eraikia, Intxaurrondo, Loiola eta Urumea ibaiarekin egiten du muga.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auzoak bertan zegoen baserritik hartu zuen izena. Hasieran, ingurua Donostia hornitzen zuten baserriz beteta zegoen, eta horietako batzuk gaur egungo izendegian gelditu dira jasota: Polloe, Konkorrenea, Aldakonea, Aldapa, Mundaiz, Alkolea, Tolaregoia…
XX. mendearen hasierara arte nekazarien auzo bat izan bazen ere, bere lurraldean eraikuntza garrantzitsuak hasi ziren egiten, auzoaren garapenean eragin handia izan zutenak:
- Tren-geltokia, 1864ko abuztuaren 15ean.
- Atotxako zezen-plaza, 1869an eraikia.
- Moderno pilotalekua,1877ko maiatzaren 21ean irekia.
- Polloeko hilerria 1887an, ordura arte San Martinen zegoena itxi zenean.
- Teila-fabrika,1903an.
- Atotxako futbol-zelaia, 1913an.
- Tabako-fabrika, 1913an.
- Cristina Enea/Gladysena parkearen dohaintza, 1917an
Hilerria sortzearekin batera, hainbat marmol-tailer jarri zituzten inguruan. 1932an Aldakoneako amaetxea eraiki zuten, gaur egun Nazaret dagoen lekuan. Garai horretakoa da auzoko beheko aldeko urbanizazioaren hasiera, Atotxan eta Egia kalean.
Baina hazkunderik handiena 50eko hamarkadan izan zen. Donostiako erdialdea eraikitzeko tokirik gabe gelditzen ari zen, eta, horrekin batera, etorkin-uholdeak etorri ziren, etxe merkeak bilatzen zituztenak. Horren ondorioz, auzune berriak eraikitzen hasi ziren, askotan urbanismo-arauak errespetatu gabe. Horrela sortu ziren San Frantzisko Xabier, Alai Ondo, Alai Alde, Baztan, Iruresoro…
Mugimendu soziokultural gutxiko urteak izan ziren. Bi elkarte gastronomiko zeuden, Donosti Gain eta Ur Zaleak, eta horiek antolatzen zituzten auzoko jaiak: Koruko Ama eta Madalenak.
1970ean Egia langileen auzoa zen, 19.000 biztanle zituena, gutxi gorabehera 4.000 gehiago orain baino. Hazkunde-garaiko umeak gazte bihurtuta, mugimendu soziokulturalak sortzen hasi ziren, euskalduntzea tartean, ordura arte asimilazio-bidean. Horretan Aitor ikastolaren sorrera mugarria izan zen, 1967an. Gau-eskola ere garai horretan sortu zen.
1982an Porrontxoak antolatu ziren lehen aldiz. Horiek aurreko jai guztiak ordezkatu zituzten, eta antolaketa, elkarte gastronomikoen ordez, auzoko koadrilek hartu zuten.
2002an, auzotarren arazoei aurre egiteko, Egia Bizirik auzo-elkartea sortu zen.
Eraikin eta leku nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Andre Maria erreginaren eliza
- Atotxako dorrea
- Atotxako Frantziskotarren eliza eta komentua
- Atotxako futbol zelaia
- Atotxa zezen plaza
- Donostiako Justizia Jauregia
- Egia Kultur Etxea, Liburutegia eta Gasteszena
- Egiako tunela
- Egiako zubia
- Frantziako ibilgunea
- Atotxako geltokia
- Cristina Enea / Gladysenea parkea
- Maria Kristina zubia
- Polloeko hilerria
- Tabakalera
Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aldakonea kalea
- Alkolea kalea
- Egia kalea
- Frantzia pasealekua
- Maldatxo kalea
- Mandasko Dukearen pasealekua
- Maria Dolores Agirre kalea
- Mundaiz kalea
Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Teresa Kalkutakoa plaza
- Hirutxulo plaza
- Iruresoro plaza
Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egiatar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fermín Lasala Collado, Mandasko Dukea (1832-1918), politikari eta historialaria. Alde Zaharrean jaioa baina gaur egun Kristinaenea parkea kokatzen den lekuan jauregi batean bizi zena.
- Raimundo Sarriegi (1838-1913) San Sebastian martxaren konposatzailea, auzo honetako Etxeberri edo Kojaenea baserrian jaioa.
- Kaxilda Hernaez (1914–1992), anarkista eta feminista. Zizurkilen jaioa, Egian eman zuen bere bizitzaren zati handi bat.
- Jose Maria San Sebastian (1933-), elizgizon eta idazlea. Aldakonea gaineko Latxaga baserrian jaioa.
- Arantxa Urretabizkaia (1947-), idazlea.
- Mikel Fuentealba (1950-), kazetaria.
- Gladys del Estal (1956-1979), ekologista eta ekintzailea.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
![]() |
Donostiako auzoak | ![]() |
---|---|---|
Aiete (Bera-Bera • Miramon-Zorroaga ) • Altza ( Herrera, Larratxo ) • Amara • Amara Berri ( Loiolako Erriberak, Morlans ) • Antigua ( Benta Berri, Lugaritz ) |