Edukira joan

Egialeo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Greziar mitologian, Egialeo, zenbait pertsonairen izena da:

  1. Inako eta Melia ozeaniden seme bat, Sizioneko lehen erregea izan zena, bertakoa zelarik. Bere omenez, Peloponesoko eskualde bat Akaia deitua izan zen (Aegialeatik eratorria). Europsen aita izan zen.
  2. Adrasto, Argoseko erregearen eta Anfitea edo Demoanasaren seme bat. Hil zen epigono bakarra izan zen, Laomedontek hil zuena, Tebasen aurkako gerran, eta ohore handiz lurperatua izan zen Pegesen, Megarako lurraldean.
  3. Egialeo, Eetes Kolkidako erregearen seme baten jatorrizko izena zen, Apsirto (botatakoa) deitua izan zena, hila izan eta bere gorpua itasoan sakabanatua izan zelako deitua.
  4. Euripidesen arabera, Foroneo eta Peitoren seme bat, Peloponeson errege izan zena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]