Megara

Koordenatuak: 37°59′42″N 23°20′32″E / 37.9949°N 23.3423°E / 37.9949; 23.3423
Wikipedia, Entziklopedia askea
Megara
Μέγαρα
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Erakunde publikoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaMendebaldeko Atika
UdalerriaMegara Municipality
Izen ofizialaΜέγαρα
Jatorrizko izenaΜέγαρα
Posta kodea191 00
Geografia
Koordenatuak37°59′42″N 23°20′32″E / 37.9949°N 23.3423°E / 37.9949; 23.3423
Map
Azalera322.21 km²
Altuera4 m
Demografia
Biztanleria29.122 (2021)
5.666 (2011)
Dentsitatea90,38 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2296
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakAiud (en) Itzuli eta Augusta
Hizkuntza ofizialagreziera
megara.gr

Megara[1] (grezieraz: Μέγαρα) Greziako hiria da, Atikako periferian kokatua, Saroniko golkoan, Salamina uhartearen parean. Uhartea antzina Megararena izan zena, Atenasek hartua izan aurretik.

2011n Nea Peramos antzinako udalerria Megararekin batu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kariarrek sortua, Megara Atikako lau barrutietako bat zen, Pandion II.a errege mitikoaren lau semeei zegozkienak, horietatik Megara gobernatzen zuena Niso zelarik. Garai historikoetan, Megarako kolonoek K.a. 667an Bizantzio sortu zuten, baita Kaltzedon eta, Sizilian, Megara Hyblaea ere, Sirakusatik iparraldera zegoen polis txiki bat.

Oparotasun komertzial eta kultural handia izan zuen K.a. VIII. mendea eta K.a. VII. mendearen artean, eta Atenas eta Korintoren parean egon zen. Peloponesoko gerraren garaian Megara Espartaren aliatuetako bat zen. Gerraren ondoren gainbehera hasi zen. Gaur egun Megara Atenasen auzo bat da, eta bertan 30.000 pertsona bizi dira.

Megara Geraneies eta Kerata mendien arteko lautada batean zegoen, Karia (Καρία) eta Alkatoe (Ἀλκαθόη) deituriko muino bikoitz baten oinean. Handik ez oso urruti portua zuen, Nisea deiturikoa (Nisaea, Νίσαια edo Νισαία) portu honekin harresien bidez lotuta zegoelarik.

Elezahar baten arabera, Foroneoren seme bat zen Karrek sortu zuen; 12 belaunaldi beranduago, Egiptotik bertara Lelex iritsi zen, lelegeen heroi eponimoa, bere oinordekoa bere seme Kleson izan zelarik, eta ondoren Pilas eta Esziron, Atenasko errege zen Pandionen alabarekin ezkondu zena. Nisok, Pandionen semea zenak, Eszironu lehiatu zion Megararen jabetza, eta lehia honetan epaile zen Eakok Atenasi eman zion. Nisoren oinordekoa Megareo izan zen, itsasoetako jainkoa zen Poseidonen semea, Niso eta Abrotaren alaba zen Ifinoerekin ezkondu zena. Megareoren oinordekoa bere seme Alkatoo izan zen.

Herriak eta herrixkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agía Triás
  • Aigeiroúses
  • Alepochori
  • Kineta
  • Koumíntri
  • Lákka Kalogírou
  • Meli
  • Mégara
  • Moní Agíou Ierothéou
  • Moní Agíou Ioánnou Prodrómou
  • Moní Panachrántou
  • Pacháki Puto
  • Páchi
  • Stíkas
  • Vlycháda
  • Lîchymaniõ

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Hiria Udalerria
1971 17.584 -
1981 20.814 21.245
1991 20.403 25.061
2001 23.032 28.195

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Grezia
Artikulu hau Greziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.