Adrasto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adrasto
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Talao
Ama Eurynome Itzuli
Ezkontidea(k) Amphithea Itzuli eta Demonassa Itzuli
Seme-alabak Argea Itzuli, Egiale, Deipyle Itzuli, Aegialeus Itzuli, Cyanippus Itzuli eta Hipodamia

Adrasto (antzinako grezieraz: Ἄδραστος, Adrastos) Talaoren semea, Argosko errege mitikoa izan zen. Bere gaztetasunean, dinastien arteko ezinikusiek, Sizionen babestera eraman zuten, bertako errege izatera helduz.

Beranduago, Argosera itzuli ahal izan zuen. Han errege izan zenean, Polinizes hartu zuen Tebastik bere anaia Eteoklesek bota zuena, eta berriz tronuratzen saiatu zen. Honekin, Zazpiak Tebasen aurkako gerra hasi zen, non, Adrasto izan ezik, heroi guztiak hil ziren.

Baina, hamar urte beranduago, heroi guzti horiek mendekatuak izan ziren, hauen semeek, Epigonoek hasitako zigor espedizio batean. Epigonoak, Adrastok berak gidatuak ziren.

Garai historikoetan zehar, Adrasto, Megara, Sizion eta Argosen gurtzen zuten. Bere jatorria, landarediko numen bat izan zitekeela onar daiteke, beharbada Sizionekoa, ondoren, heroi kategoriara jaitsi eta Argosekin lotua izan zena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.