Eguzki-erradiazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzki erradiazio» orritik birbideratua)

Eguzki erradiazioa eguzkiak igorritako erradiazio elektromagnetikoen multzoa da. Erradiazio hau, gehienbat izpi infragorriz, argi kusgaiz eta izpi ultramorez osatua dago, eta, intentsitate askoz apalagoan gamma izpiz, X izpiz, mikrouhinez eta irrati uhinez. Lurrazalera ez da erradiazio osoa heltzen, askotan atmosferan dauden gasek izpi ultramoreak xurgatzen baitituzte. Eguzkian segundoko 20 milioi Kelvin gradutan 600.000.000 tona hidrogeno fusionatzen dira eta 3,7x1023 kW-ren baliokide den energia igortzen du, hau da, eguzkiaren gainazaleko metro karratu bakoitzeko 64.070 kW igortzen ditu.

Eguzki erradiazioaren efektuak atmosferako gasengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunsentiko eguzki-izpiak.

Lurraren atmosfera diatermikoa da, hau da, ez da eguzki erradiazioarekin soilik berotzen.

Fotoiak beraien energia eta edo uhin-luzeraren arabera hau egiteko gai dira:

  • Atomo baten elektroien kanpoko geruza fotonizatu
  • Geruza batetik beste geruza nagusi batera elektroiak bizitu.
  • Molekula bat disoziatu.
  • Molekula bat dardaratu.
  • Molekula bat biratu.

Eguzki erradiazioa energia iturri gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eguzki-energia»

Bi modu daude eguzki-erradiazioaz baliatzeko: pasiboa, hau da, eguzki-erradiazioa ahal den gehien aprobetxatzeko eraikinak orientatuz (faktore hau arkitektura bioklimatikoan erabiltzen da) edo modu aktiboa, eguzki-erradiazioa aprobetxatzeko gai diren elementu teknikoak erabiliz.

Eguzki-aprobetxamendu aktiboaren bidez elektrizitatea sortzen ahal da (eguzki-energia fotovoltaikoa) edo beroa lortu (eguzki-energia termikoa).

Eguzkiarena energia iturri berriztagarrien artean etorkizun handien duenetakoa da, hiri-ingurumenean integratzeko dituen aukerengatik. Proposatzen den energia-eredu aldaketan, energia iturri berriztagarrien artean herritarrek eta toki erakundeek eguzki energian dute, hain zuzen, protagonismorik handiena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eguzki-erradiazio