Eguzki txalupa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ra bere eguzki txalupan.

Eguzki txalupa egiptoar mitologiako elementu sinboliko bat da, Eguzkiaren eguneroko zikloa eta honen jainko den Raren demiurgoarekin lotuta dagoena.

Antzinako egiptoarrentzat, Eguzkiaren irtete eta jartzearen zikloa, bizitza eta heriotzaren zikloarekin alderatzen da. Honela, goizero, eguzkia ekialdean jaio, zeniteraino hazi, mendebalderantz zahartu eta ondoren hilen lurraldean, Duatean desagertzen da. Eguneko bidaia hau, eguzkiaren jainko den Rak, mandyet izeneko txalupa batean egiten du. Txalupa bat garraiobide gisa, errez ulertzen da, nagusiki ibaikoa den zibilizazio batean, non Nilo ibaia komunikabide nagusi den, baita jakien iturri nagusi ere, bere uholde emankor, ureztatze eta arrantzagatik.

Raren betiko bidaiak ez du geldialdirik egiten ilunabarrean, alderantziz, berriz hasten da. Beste txalupa batean, mesektet izenekoa beste munduko bere bidaia egiten du, gaueko hamabi orduetan zeharkatzen duena hurrengo goizean berpiztu aurretik. Hilen lurraldean, kaosaren indarrei aurre egin behar die, non ordezkaririk boteretsuena Apofis sugea den. Txalupan, kaosaren aurkako borrokan laguntzen dioten beste jainko batzuekin batera egoten da, Seth kasu.

Antzinako egiptoarrek, eguzkiaren jainkoarekin, hau bere txalupetan zebilenean lotuz gero, euren arimak betirako biziko zirela uste zuten. Honela, hil gurtza, eguzki mito honekin eragina geratu zen. Horregatik, ohi, hilobiak Nilo ibaiaren mendebaldeko ertzean eraiki ziren, Eguzkia "hiltzen" den tokian, eta hil errituetan, hildakoarekin ibaia zeharkatu behar zen, eguzkiaren jainkoaren txalupen antzerako txalupetan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]