Ehiza-hegazkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bi F-22 ehiza-hegazkin.

Ehiza-hegazkina, beste hegazkinen aurka aire gerran borrokatzeko helburuz diseinatua dagoen hegazkin militar mota bat da. Ehiza-hegazkin askok bestelako gaitasun edo ezaugarriak ere badituzte, halanola, ehiza-bonbaketariak dira, alegia, lur eraso hegazkinak ere badira.

Aire Armadek ehiza-hegazkinak beren etsaien gain aire nagusitasuna lortzeko erabiltzen duten arma nagusia da. Gutxienez Bigarren Mundu Gerra garaitik, gerretan garaipena lortzeko aire nagusitasuna osagai garrantzitsuenetako bat da, behinik-behin, Armada edo Gudaroste konbentzionalen aurka bai, ez ordea, gerrillen aurka, Vietnamgo Gerran argi frogatu zenez. Horregatik, gaur egungo Estatuen Armaden Defentsaren aurrekontu ekonomikoaren zati handi bat ehiza-hegazkinen erosketa, mantenimendua eta haien pilotuen entrenamenduan datza.

Militar hizkeran, ehiza-hegazkinen arteko aurrez-aurreko borrokek dogfight ("txakur borroka") izendapena jasotzen duten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ehiza-hegazkin Aldatu lotura Wikidatan