Ehizakatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ehizakatuak
Formatua Marrazki bizidunak
Iraupena 22 minutu
Egilea Joe Ruby eta Ken Spears
Protagonistak Ahotsak:
Michael Bell
Joe Besser
Daws Butler
Stu Gilliam
Arte Johnson
Aldo Ray
Joan Gerber
Bob Holt
John Stephenson
Herria  AEB
TB katea NBC
Emisioa 1972ko irailaren 9a
1972ko abenduaren 2a
Atalak 13

Ehizakatuak[1][2] AEBtako marrazki bizidun telesaila bat da. 1972ko irailaren 9a eta abenduaen 2aren artean NBC katean aireratua izan zen. Joe Ruby eta Ken Spearsek DePatie-Freleng Enterprises konpainiarako sortu eta Viacom ekoiztetxeak banatu zuen.

Euskal Herrian 1980ko hamarkadan euskaraz aireratua izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidun hauek garai hartako CBS kateko Mission: Impossible telesaila ospetsuaren parodia da, bertan gizakiak beharrean protagonistak itxura xelebreko 3 txakur eta 2 katu zirelarik. Bertan misioak arrakastaz betetzeaz gain etsai gaiztoei aurre egiten zieten: Belea, Strangeless doktorea, Madame X... zakur-katu talde edo bosteko hau AEBtako Mendebaldean XX. mendearen hasierako auto zahar batean ibili ohi zen.

Parodia edo marrazki bizidun hauetako ezaugarri nabarmenena protagonistek bete behar zuten misio berriaren ohiko argibide mezua jaso eta entzun ondoren honako esaldi honekin amaitu ohi zuela da: "Mezu hau 5 segundutan suntsituko da", protagonistek hura entzutean suntsiketa edo leherketatik ero moduan ihez egin ohi zutelarik. Argibide hauek "Buruzagia" ("The Chief") izenekoak eman ohi zizkien. Garai hartan telesailetan umorezko gertakizun bat jazo ondoren entzutea oso ohikoak ziren "gezurrezko irriak" ere bazeuzkan, hau ere parodia moduan.

Bestalde, marrazki bizidunen haiera edo aurkezpena eta amaierako musikak 1960ko hamarkada eta 1970ko hamarkadako gitarra musika psikodelikoan oinarritua dago.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Stutz (Michael Bell), taldeko burua, izaera lotsagabea eta ia beti irrifartsu ageri ohi den katua.
  • Ding Dog (Stu Gilliam), taldeko bigarrena edota eskuineko eskua da, AEBtako Gerra Zibileko unifome urdina jantzia daramatzan txakurra da, gauzak une desegokian eta zentzu gutxiz egiteko joera du
  • Mussel Mutt (Aldo Ray), taldeko "giharra" da, txakur handia, indartsua eta astuna, beti gosez dago eta bere begiak ia beti bere ilea eta kapelapean ezkutatuak izan egon ohi dira.
  • Putty Puss (Joe Besser), katu txiki bat da, mozorroetan trebea.
  • Dog Rhubarb (atal gehienetan Arte Johnson eta 3 ataletan Daws Butler), ahots fineko txakur zientzialaria da. Jaka luzea eta mexikar kapela handi bat daramatza, bertan bere asmakizunak gordeta dauzkalarik. Bere sudurluzea kapelatik at nabarmen izan ohi du.
  • Belea edo The Raven (Michael Bell)
  • Strangeless doktorea eta Grogan (Daws Butler)
  • Madame X (Joan Gerber)
  • Doll doktorea (John Stephenson)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ETB1an marrazki bizidun hauek bere garaian Ehizakatuak izenburuaz aireratuak izan ziren
  2. Ehizakatuak, animazio serieak. Euskalencodings.com (Euskaraz)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]