Ekonomia da, inozoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

"Ekonomia, inozoa" (ingelesez: The economy, stupid) James Carvillek 1992an sortutako esaldia da. Maiz aipatzen da telebistan Carvillek esan zuen moduan "Ekonomia da, inozoa." (ingelesez: It's the economy, stupid.). Carvile Bill Clintonen estrategia arduraduna zen 1992ko hauteskunde presidentzialetan George H. W. Bushen aurka. Bere esaldiaren helburua ez zen eztabaidetan erabiltzea, baizik eta kanpainako langileei eskaintzea, edukiak sortzerakoan zentra zitezen. Esaldiaren batera zeuden "Aldaketa vs. berriro ere berdina" (Change vs. more of the same) eta "Ez ahaztu osasun arreta" (Don't forget health care.).

Clintonen kanpainak arrakastaz erabili zuen AEBn zegoen errezesio ekonomikoa Bush boteretik kentzeko. 1991ko martxoan, Golkoko Gerrako lurreko kanpaina hasi eta gutxira, estatubatuarren %90ek babesten zuen Bushen lana[1]. Hurrengo urtean estatubatuarren iritzia nabarmen aldatu zen, 1992ko abuztuan %64 bere aurka baitzegoen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Approval Highs and Lows - Behind the Numbers» web.archive.org 2008-10-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]