El Álamoko gudua

Koordenatuak: 29°25′32″N 98°29′10″W / 29.425555555556°N 98.486111111111°W / 29.425555555556; -98.486111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
El Álamoko gudua
Texasko Independentzia Gerra
El Álamo 1854ean.
Data1836ko otsailaren 23tik martxoaren 6ra
LekuaSan Antonio, Texas mexikarra
Koordenatuak29°25′32″N 98°29′10″W / 29.425555555556°N 98.486111111111°W / 29.425555555556; -98.486111111111
EmaitzaGaraipen mexikarra
Gudulariak
 Mexiko Texasko Errepublika
Buruzagiak
Antonio López de Santa Anna William Travis  
James Bowie
Indarra
1.800 185–260
Galerak
400–600 hildako eta zauritu 182–257 hildako

El Álamoko gudua (1836ko otsailaren 23tik martxoaren 6ra) Texasko Independentzia Gerran berebiziko garrantzia izan zuen 13 eguneko setioa izan zen. 1836ko otsailaren 23ean hasi eta martxoaren 6ko El Álamo misioaren aurkako azken erasoarekin amaitu zen. Gatazka militar honetan Antonio López de Santa Anna jenerala buru zuen mexikar gudarostea eta nagusiki estatubatuar kolonoez osatutako texastar milizia bat San Antonion borrokatu ziren. Bi pertsona ez beste, Texasko Errepublikaren alde borrokatu ziren gainontzeko guztiak setioan hil ziren. Ondoren zabaldu ziren Santa Anna jeneralaren ustezko ankerkerien zurrumurruek texastar kolono eta estatubatuar abenturazale ugari Texasko Gudarostera batzera bultzarazi zituen. Azkenerako, 1836ko apirilaren 21ean San Jacintoko guduan Texasko Gudaroste eratu berriak Mexikoko Gudarostea garaitu zuen, gertaera honek Texasko Errepublikaren behin-betiko independentzia ziurtatu zuen.

Denborarekin gudu hau AEBtako folklorean sakonki txertatu eta gaur egun estatubatuarrek, eta bereziki texastarrek, sekulako balentria gisa oroitarazten dute, batez ere "Remember The Alamo" ("Gogoratu El Álamo") esaldi ospetsuaz. Gaur El Álamo misioa turismogunea da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]