Antonio López de Santa Anna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio López de Santa Anna
Antonio Lopez de Santa Anna c1853.png
Governor of Yucatán


Mexikoko presidente

1833ko maiatzak 16 - 1833ko ekainak 3
Valentín Gómez Farías - Valentín Gómez Farías
Mexikoko presidente

1833ko ekainak 18 - 1833ko uztailak 5
Valentín Gómez Farías - Valentín Gómez Farías
Mexikoko presidente

1833ko urriak 27 - 1833ko abenduak 15
Valentín Gómez Farías - Valentín Gómez Farías
Mexikoko presidente

1834ko apirilak 24 - 1835eko urtarrilak 27
Valentín Gómez Farías - Miguel Barragán
Mexikoko presidente

1839ko martxoak 18 - 1839ko uztailak 10
Anastasio Bustamante - Nicolás Bravo
Mexikoko presidente

1841eko urriak 10 - 1842ko urriak 26
Francisco Javier Echeverría - Nicolás Bravo
Mexikoko presidente

1843ko maiatzak 14 - 1843ko irailak 6
Nicolás Bravo - Valentín Canalizo
Mexikoko presidente

1844ko ekainak 4 - 1844ko irailak 12
Valentín Canalizo - José Joaquín de Herrera
Mexikoko presidente

1847ko martxoak 21 - 1847ko apirilak 2
Valentín Gómez Farías - Pedro María de Anaya
Mexikoko presidente

1847ko maiatzak 20 - 1847ko irailak 16
Pedro María de Anaya - Manuel de la Peña y Peña
Bizitza
Jaiotza Xalapa1794ko otsailaren 21a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria1876ko ekainaren 21a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria, ofiziala eta militarra
Sinesmenak
Alderdi politikoa Liberal Party
Antonio López de Santa Anna signature.svg
Antonio López de Santa Annaren erretratua.

Antonio de Padua María Severino López de Santa Anna y Pérez de Lebrón (Jalapa, Mexiko, 1794ko otsailaren 21a - Mexiko Hiria, Mexiko, 1876ko ekainaren 21a) mexikar militarra eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1821. urtean Agustín Iturbiderekin borrokatu zen independentziaren alde, baina, hurrengo urtean, jenerala zela, Iturbideren aurkako matxinada zuzendu zuen Veracruzen.

1833. urtean Mexikoko lehendakari hautatu zuten, eta aurretik politika federalaren eta liberalaren aldekoa bazen ere, gobernuan zegoela, zentralismorantz bideratu zuen bere politika. 1836. urtean Texasera joan zen, han gertatzen ari zen matxinada gelditzeko, eta El Alamoko gotorlekua bereganatzea lortu bazuen ere, handik gutxira Samuel Houston estatubatuarrak atxilotu zuen.

1841ean lehendakaritza eskuratu eta aginpidea izan zuen 1845. urtera arte. Estatu Batuen aurkako gerra hasi zenean (1946), Santa Anna izan zen Mexikoko gudarostearen buruzagia. Angostura, Molino del Rey, Cerro Gordo eta Mexikoko haraneko guduak galdu ondoren, estatubatuarren esku utzi zuen Mexiko Hiria (1847). Gero, hitzarmen baten ondorioz, Texas, Kalifornia Garaia, Mexiko Berria eta Arizona Estatu Batuen mende geratu ziren.

Santa Anna Kolonbiara joan zen kargua utzi ondoren, baina 1853. urtean itzuli eta lehendakari hautatua izan zen. Bi urte geroago, Ayutla liberalak kargutik kendu zuenean, erbestera alde egin beharra izan zuen. Maximiliano enperadorearen agintaldian itzuli eta politikan hasi zen berriz ere, baina ez zuen esku handirik izan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio López de Santa Anna Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]