El Desmarque

Wikipedia, Entziklopedia askea
El Desmarque
Jatorria
Sorrera-urtea2006
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Kokapena
JabeaMediaset España

eldesmarque.com
Facebook: ElDesmarque Twitter: ElDesmarque Instagram: eldesmarque LinkedIn: eldesmarque Youtube: UChRwOXf2JWFT1ATQ0Hcp3SQ Edit the value on Wikidata

El Desmarque[1] Espainiako webgune bat da 2006an sortu zena Fuengirolako txiringito batean, 'Marca', 'Cope', 'ABC' eta 'El Correo' egunkarietako kazetarien eskutik.[2] Hasiera batean Sevillako bi talderen berri emateko sortu zen webgunea. Ondoren Espainia osora zabaldu zen eta dagoeneko 80 langile baino gehiago ditu (13 finko) 16 ordezkaritzatan. Doako edukiak ditu eta gazteleraz idatzita dago. Gaur egun (2021) 2,5 milioi erabiltzaile bakar ditu eta 10 milioi euro baino gehiagoren truke saldu da.[3] El Desmarque Portal Deportivo SL enpresaren jabetzakoa da. Webguneko edukiak doakoak dira.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako futbol ligei buruzko informazioa ematen du, bereziki, baina baita beste hainbat txapelketari buruzkoa ere: besteak beste, Champions League, Europa League, Premier League, Serie A, Bundesliga eta Ligue 1. Selekzioen arteko txapelketei buruzko informazioa ere ematen dute. Dena den, arreta handiena Sevillako taldeei eskaintzen die. Futbolaz aparteko hainbat atal ere baditu: motorra, igeriketa, txirrindularitza, golfa, saskibaloia, apustuak, Esports eta Olinpiar Jokoak, besteak beste. Youtubeko kanalaren bideoak ere ematen ditu eta Direct atala ere badauka. Atal honetan, nor bere taldera harpidetu eta talde horri buruzko albiste guztiak eguneratuta izateko aukera ematen du.

Hedabidearen organigrama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehendakaria: Antonio Lappí
  • Zuzendaria: Federico Quintero
  • Audientziaren zuzendaria: Álvaro Ramírez
  • Teknologiako zuzendaria: Javier Padilla
  • Ikus-entzunezko zuzendaria: Jorge Liaño
  • Social Media Manager: Carlos Tur
  • Zuzendari komertziala: Virginia Rodríguez
  • 34 erredaktore dauzkate, 8 pertsona sare sozialetan eta 3 gehiago teknikoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. eldesmarque.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. (Gaztelaniaz) «El discurso de Fede Quintero en los Premios DEX» Premios DEX 2017-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Mediaset adquiere Eldesmarque.com por más de €10 millones» Webcapitalriesgo 2018-12-26 (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]