El Papus
El Papus | |
---|---|
Mota | Umore |
Fitxa teknikoa | |
Azken alea | 1986 |
Hizkuntza | Gaztelania |
Argitaratze lekua | Bartzelona |
Formatua | lau desberdinak izan zituen:25x32,5 zm.,26x24,25,5x33,5 eta 23,5x31 |
Argitaletxea | Elf Ediciones, Amaika Ediciones 45.zenbakitik. |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Espainia |
Maiztasuna | astekaria |
Historia | |
Ideologia | Ezkertiarra |
Zuzendaria | Xavier de Echarri Moltó |
Erredaktoreak | Manuel Vázquez Montalbán, Maruja Torres, Ramón Berenguer, Román Hazo, ea. |
El Papus umorezko astekari espainiarra zen. Revista satírica y neurasténica azpitituluaz ("Aldizkari satiriko eta neurastenikoa"), 1973ko urriaren 20tik 1986 arte argitaratua. Sortzailea Xavier de Echarri Moltó izan zen eta hasieran Elf ediciones argitaletxeak kaleratu zuen; 45. aletik aurrera, ardura hori Ediciones Amaikak hartu zuen. Umore nahiko gogorra eta konprometitua zuenez, mehatxu eta itxiera asko pairatu zituen. Laster kontrakulturaren ikono bihurtu zen.[1] 1977ko irailaren 20an Triple A (Alianza Apostólica Anticomunista) eskuinmuturreko talde terroristak aldizkariaren egoitzara lehergailu bat bidali zuen; horren ondorioz, Joan Peñalver atezaina hil zuten eta 17 pertsona zauritu.[2] Atentatuaren biharamunean, Bartzelonako prentsa guztiak greba egin zuen.[3]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso aldizkari kritikoa zen: gobernua, matxismoa, frankistak, puritanismoa, armada... haren kritiken helburuak izaten ziren. Askotan aldizkaria gai monografiko baten inguruan antolatzen zen, esaterako, publizitatea, emakumearen eskubideak, emigrazioa, kutsadura. Estetikoki oso irudi informala zekarren, marrazki itxura ez oso landuaz eta itsusiak, "feismo" barruan. Hizkuntza lotsagabea eta zuzena beste ezaugarri bat zen.
Argitalpenen kopuruari dagokionez, hasierakoak 115.000 inguruko alekoak ziren. 1976ko martxoan 400.000 zabaldu zituen. Data hartatik aurrera, maldan behera hasi zuen. OJD arabera, hala ere, 1978-1979 urtetan 62.000 ale kaleratzen zituen.[2]
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1973ko urriaren 20: lehenengo alea.
- 1975ko uztailaren 5etik urriaren 25 arte gobenuak ezarritako itxialdia.
- 1976ko martxoaren 27tik uztailaren 24 arte berriro ere gobenuak ezarritako itxialdia
- 1977ko irailaren 20: faxistek bidalitako lehengailu-paketea eztanda egin zuen, Joan Peñalver hil eta 17 pertsona zauritu zituen.
- 1978: Yellow Kid saria Luccan.
- 1986an: Behin betiko itxiera.
Kolaboratzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komikigileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carlos Giménez
- Jordi Ginés Soteras "Gin"
- Ivà
- Já
- L'Avi
- García Lorente
- Óscar Nebreda "Oscar"
- Vives
- Fer
- Manel
- Ventura & Nieto
- Rafael Ramos Morales "Rafael Ramos"
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1978an Luccan (Italia) egiten den Nazioarteko Saloian Yellow Kid saria eman zioten.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.rtve.es/television/documentales/el-papus-anatomia-de-un-atentado/
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20070507091622/http://www.ciberniz.com/papus.htm
- ↑ http://www.rtve.es/mediateca/fotos/20110218/atentado-papus-asi-conto-prensa/68459.shtml
- ↑ Los Comics de la Transición, pág. 24, de Francesca Lladó. Ediciones Glénat, 2001
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francesca Lladó Pol. Los Comics de la Transición. Bartzelona: "Viñetas" bilduma, Ediciones Glénat, 2001.