Edukira joan

El Valle Altu de Peñamellera

El Valle Altu de Peñamellera
Asturiasko kontzejua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
AlkateaRosa María Domínguez de Posada Puertas
Izen ofizialaPeñamellera Alta
Posta kodea33555
INEk ezarritako kodea33046
HerriburuaAlles
Geografia
Koordenatuak43°18′38″N 4°42′44″W / 43.3106°N 4.7123°W / 43.3106; -4.7123
Mapa
Azalera92,19 km²
MugakideakCabrales, Llanes, Peñamellera Baja eta Tresviso
Demografia
Biztanleria500 (2025)
alt_left 238 (%48) (%52) 258 alt_right
Dentsitatea5 bizt/km²
MatrikulaO
aytopenamelleraalta.es

El Valle Altu de Peñamellera[1] (gaztelaniaz: Peñamellera Alta) Asturiesko ekialdean dagoen udalerria edo conceyua da, Orienteko eskualdean kokatutakoa. Iparraldean Llanes, mendebaldean Cabrales, ekialdean Peñamellera Baja eta hegoaldean Tresviso (Kantabria) udalerri mugakide ditu.

1869an banandu egin ziren Peñamellera biak, Alta eta Baja. 1930eko hamarkadan udalerri honek ia 2.500 biztanle zuen arren, gaur egun ez da 600 pertsonara iristen. Azken erroldaren arabera 500 biztanle zituen 92,2 km²-ko azaleran.

Alles da kontzejuko herriburua, baina Llonín eta Mier populatuenak dira.

  • Alles: 184 biztanle (2010).
  • Cáraves: 21 biz.
  • Llonín
  • Mier
  • Oceño
  • Rozagás
  • Ruenes: 119 biz. (El Cau, Rozacanal, La Busteriza, La Collá, Río Santa María (El Ríu) eta Rieña auzoekin).
  • Trescares.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Cabrales, Llanes, Peñamellera Baja eta Tresviso.

Biztanleriaren tamainaUrtea450500550600650700750200020052010201520202025El Valle Altu de PeñamelleraBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 258 gizon, 238 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.42
0.00
 
95-99
 
3.78
1.55
 
90-94
 
4.20
3.49
 
85-89
 
5.04
5.81
 
80-84
 
6.30
6.59
 
75-79
 
6.72
6.98
 
70-74
 
8.82
8.53
 
65-69
 
7.56
10.47
 
60-64
 
8.82
9.30
 
55-59
 
6.72
8.53
 
50-54
 
6.72
8.53
 
45-49
 
7.14
5.43
 
40-44
 
2.94
6.59
 
35-39
 
4.20
4.26
 
30-34
 
6.30
3.49
 
25-29
 
2.52
1.55
 
20-24
 
2.10
1.94
 
15-19
 
2.52
3.88
 
10-14
 
3.36
2.33
 
5-9
 
2.10
0.78
 
0-4
 
1.68
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[2]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 64,1 udalerri berean jaioak ziren[3], probintziako batez bestekoaren (% 48,7) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 10,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 6,8 —probintzian % 8,4—.

Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 64,1Probintzia berean · % 18,3Beste erkidegoa · % 10,8Estatutik kanpo · % 6,8
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 29 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 65,5)[4]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Erresuma Batua, Kuba, Venezuela dira.

Amer
Euro
Amerika · % 65,5Europa · % 34,5
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Erresuma Batua4 · % 13,8
Kuba2 · % 6,9
Venezuela2 · % 6,9
Errumania1 · % 3,4
Argentina1 · % 3,4
Frantzia1 · % 3,4
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 983 etxebizitza zeuden: 260 (% 26,4) nagusiak eta 723 (% 73,6) ez-nagusiak.[5]

983etxebizitza
260etxegune

Etxebizitza multzoa

260
723
Etxebizitza nagusia (260)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (723)

Guztira 260 etxegune zeuden, eta horietatik 131 (% 50,4) pertsona bakarrekoak ziren.[6]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1131
2 pertsona72
3 pertsona23
4 pertsona17
5 edo gehiago17

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 12.332 euro-koa zen[7], eta etxegune bakoitzeko 25.324 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (15.784 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 15.750 euro zen. Errenta gordina 13.886 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 36,5[8]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 39,1), beste diru-sarrerak (% 13,8), langabezia-prestazioak (% 2,1), beste prestazioak (% 8,5).

37%
39%
9%
14%
Soldata · % 36,5Pentsioak · % 39,1Langabezia · % 2,1Beste prestazioak · % 8,5Beste sarrerak · % 13,8
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[9][oh 1]Udalerrian indizea 26,5 da, probintziakoaren (29,4) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,5) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografiak ondo markatzen ditu udalerriaren mugak. Hasteko Cuerako mendilerroak Llanesetik bereizten du, Pico Turbina (1.315 m) tontorrik altuena duena. Europako Mendiek bestela banatzen dute Kantabria aldetik, Tajadura (1.446 m) mendirik garaiena delarik. Ekialdean, Peñamellera (765 m) dago, udalerriari izena ematen diona eta Peñamellera Bajarekin muga egiten duena. Azkenean, mendebaldean Cares ibaiko arroila eta Rozagas eta Arangaseko ibarrak daude.

Hidrografiari dagokionez, nabarmentzekoak dira Jana, Rubo, Molinos, Besnes, Candaliega, Molinuca eta batez ere Cares ibaiak. Ibiltzeko bide ugari eskaintzen dute.

Zuhaitzen artean pinuak, altzifreak, pagoak, urkiak, intxaurrondoak, gaztainondoak, madariondoak eta sagarrondoak daude, baita hainbat sendabelar ere.

Faunan oraindik topatu daitezke hartzak, basoilarrak, orkatzak, sarrioak, basurdeak eta otsoak. Amuarrainak ugariak dira bestela ibaietan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. El Valle Altu de Peñamellera udalerriko izen ofizialak onartzen dituen dekretua, Asturiasko Printzerriko Aldizkari Ofizialean argitaratua.
  2. (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  3. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Asturias.tab.
  4. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Asturias.tab.
  5. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  6. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  7. INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Asturias.tab.
  8. INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Asturias.tab.
  9. INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]