Peñamellera Baja

Koordenatuak: 43°18′27″N 4°35′12″W / 43.3075°N 4.5866°W / 43.3075; -4.5866
Wikipedia, Entziklopedia askea
Peñamellera Baja
Asturiasko kontzejua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
AlkateaJosé Manuel Fernández Díaz
Izen ofizialaPeñamellera Baja
Posta kodea33...
INEk ezarritako kodea33047
HerriburuaQ115246385 Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°18′27″N 4°35′12″W / 43.3075°N 4.5866°W / 43.3075; -4.5866
Map
Azalera83.85 km²
MugakideakEl Valle Altu de Peñamellera, Llanes, Ribadeva, Val de San Vicente, Herrerías, Lamasón, Peñarrubia eta Tresviso
Demografia
Biztanleria1.221 (2023)
−4 (2022)
alt_left 620 (%50,8) (%49,6) 606 alt_right
Dentsitatea14,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaO
aytopanespbaja.com

Peñamellera Baxa Asturiesko ekialdean dagoen udalerria edo conceyua da, Orienteko eskualdean kokatutakoa. Iparraldean Llanes eta Ribadeva, mendebaldean Peñamellera Alta, ekialdean Herrerías (Kantabria) eta hegoaldean Peñarrubia (Kantabria) udalerri mugakide ditu.

Bere lurraldearen zati bat Cuerako mendilerroaren babesgunean sartuta dago. Panes da herrigune nagusia.

Parrokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak Biztanleak (2013)[1] Gizonak Emakumeak
Abándames 150 76 74
Alevia 70 33 37
Buelles 114 57 57
Cuñaba 48 24 24
Merodio 90 46 44
Narganes 68 43 25
Panes 585 279 306
Siejo 94 45 49
Tobes 112 59 53

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Mendien atarian, Peñamellera Bajak bazter natural ikusgarriak barne hartzen ditu, kontzejuaren ondare nagusia dena. Ikusgarriak dira paisaiak Cuñabatik eta San Estebandik, azken honetan begiratokia dagoelarik. Azken auzo hau 1990ean izendatu zuten "Pueblo ejemplar de Asturias".

Bestela, La Lojako kobazuloak historiaurreko aztarna garrantzitsuak gordetzen ditu, labar arteazko grabatuekin panel handi bat duena, zaldi, zezen eta beste animalia batuzk irudikatuz.

Erlijiozko arkitekturari dagokionez, ondarea ez da inguruko udalerrietan bezain aberatsa. Hondar erromanikoak besterik ez daude San Vicenteko elizan (Panes), baita San Juan de Ciliergo eta San Juan de Alievako elizetan ere. Osagai gotikoak dituzte Abándemes, Merodio eta Tobeseko tenpluek eta Nuestra Señora de Espioñako baselizak.

Eraikin zibilen artean, jauregi eta etxetzar (casona) ugari daude, besteak beste XVII. mendeko Palacio de La Cajiga eta Palacio del Palenque (Abandames), Palacio de San Román (Panes), Palacio de Cerébanes, Casona Mier (Siejo), Palacio de L´Abariega (Cimiano) eta Hoyos familiaren jauregiak Bores-en eta La Sernan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]