El antídoto
El antídoto | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Izenburua | El antídoto |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1973 |
El antídoto Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Superrak Bacterio profesorearen asmakizun bat probatu du buruko mina kentzeko, baina asmakizunak gaizki funtzionatu du eta Superraren burua zerri buru bihurtu da. Superra normaltasunera itzuliko duen antidotoa egiteko Bacterio profesoreak hierbajus apestosus repelentus izeneko landarearen hosto bat behar du. Landare hau soilik Bestiolandia Errepublikan hazten da, handik sekula inork itzultzerik lortu ez duen herrialde bat. Mortadelok eta Filemonek hara joan beharko dute, landarea lortu, eta bizirik itzuli. Horretarako, Bacterio profesorearen asmakizun baten laguntza izango dute, "mimetizagailu kamaleonikoa", zeinek, erabiltzen duen pertsona, une batez, hurbilen duen objektuan bihurtzen laguntzen duena. Mortadeloren mozorroekin eta mimetizagailuarekin arretarik piztu gabe pasatzen saiatuko dira. Hau da agente bikote honen abenturarik gomendagarrienetako bat.
Beste medio batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komiki hau osorik egokitu da pertsonaiei buruzko telesailaren atal batean, baina En busca del antídoto izenburuarekin.
Aurrekoa El circo |
Mortadelo eta Filemonen abenturak 1973 |
Ondorengoa Los invasores |