Bacterio profesorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Saturnino Bacterio profesorea Francisco Ibáñez kataluniar komikigileak bere pertsonaiarik ospetsuenak diren Mortadelo eta Filemonen abenturetarako sortutako pertsonaia bat da. Bere lehen agerpena 1969ko El sulfato atómico abenturan izan zen.

T.I.A.ko zientzialari biologo ospetsua da. Bacteriok bere asmakizun berrietako bakoitza enpresako kideengan probatzen du, lankideak, idazkariak (Ofelia batez ere) eta beste agente batzuengan, desastrezko ondorioekin. Hauek hiru modu ezberdinetan gertatzen dira:

  • Batzuetan, jeinua bera da erratzen dena, emaitza bezala espero gabeko gauzak lortuz (batzuetan asmakizuna asmatua izan zen asmoaren aurkakoa).
  • Batzuetan ondo funtzionatzen dute, baina agenteek ez dute behar bezala erabiltzen.
  • Batzuetan, asmakizunak espero zen bezala funtzionatzen du, baina Mortadelo eta Filemonentzat larriak diren egoeretan, nortzuk kaltea jasaten duten.

Horren ondorioz, Mortadelok eta Filemonek beti ihes egiten dute Superrak Bacterio profesorearen asmakizun bat probarazi nahi dien bakoitzean.

Bizar beltz handi bat du, agenteek, Superrak edo Ofeliak amorruz heltzen dutena bere asmakizunek huts egiten dutenean. Berde koloreko jantzi batekin janzten da.

Bere asmakizunen artean honakoak nabarmentzen dira:

  • Trukaketaren makina
  • Freskoa bilatzen duen makina
  • Jendea kopiatzeko makina
  • Elastizina
  • Tergibersizina
  • Vivimetalillusa
  • Eraldatzaile Metabolikoa
  • Mimetizagailua

Eta askoz gehiago.

Bacterio profesoreak asmatutako ilehazle "hutsezin" baten ondorioz Mortadelok bere ile luzea galdu zuen eta honek oraindik ezinikusia dio, honen ondorioz Bacteriorekin beti eztabaidan arituz. Filemonek ere ezin du ikusi. Bacterio profesoreari buruz hitzegiten dutenean "zorri zikina"ri buruz hitzegiten dute, edo antzeko gauzak.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaiaren hasierako itxura fisikoa Spirouko Mina eta gorila belgiar komikiko Zwart profesorean oinarritua dago.