El bosque animado
El bosque animado | |
---|---|
![]() | |
Filma | |
Jatorrizko izena | El bosque animado |
Urtea | 1987 |
Herrialdea | Espainia |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | José Luis Cuerda |
Gidoigilea(k) | Rafael Azcona |
Antzezlea(k) | |
Fernando Valverde Óscar Domínguez Fernando Rey Tito Valverde | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea |
José Nieto ![]() |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirresarobe |
Kanpo loturak | |
El bosque animado (euskaraz Baso biziduna) 1987ko José Luis Cuerda espainiar zinema zuzendariaren fantasiazko komedia filma bat da. Wenceslao Fernández Flórez galiziar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Bertan, Alfredo Landa, Tito Valverde, Alejandra Grepi, Miguel Rellán, Alicia Hermida, Amparo Baró, Fernando Rey, Manuel Alexandre, Encarna Paso, María Isbert, Antonio Gamero, Paca Gabaldón, Marisa Porcel, Mabel Rivera, Luis Ciges, Alicia Sánchez eta Alicia Agut aktoreek antzeztu zuten.
Bost Goya Sari irabazi zituen. Galiziako Sobrado udalerrian filmatua izan zen. Argazkigintza Javier Agirresarobe eibartarrak burutu zuen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galiziako landa eremuko herrixka batean fantasiazko baso bizidun bat dago, sorginkeriaren bidez betara eramana izan den jendea badelarik. Bidelapurra, putzularia, lan egiten duen neskatoa, lanik egin nahi ez duen mutikoa, emigratu duen neska, adiskidetasunaren bila dabilen mamua... Guzti hauek, eta beste hainbat pertsonaia gehiagok baso bizidunaren zuhaitzen artean topatzen joango garen ikuspegia osatuko dute. Elkarren artean gurutzatzen diren istorio txiki hauek gizakien eta landareen denbora osatuko dute, eta haien sustraietara ailegatu, eta noiz hasi eta amaituko diren jakitea hagitz zaila da.
Txiroen munduaren aurrean, aberatsena dago: jauregiko jauntxoak, Madrildik udaldia igarotzera etorri diren bisitariak eta neskazaharra izanik diruaren irrikiak haurtxoak lan egitera bultzarazi dituen herriko emakumea. Denen artean, basoa inguratu eta pertsonaiak etorri eta eramaten zen dituen trena dago.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Alfredo Landa: Malvís / bidelapurra
- Alejandra Grepi: Hermelinda
- Tito Valverde: Geraldo (Fernando Valverde gisa)
- Paco Cambres: apaiza (Francisco Cambres gisa)
- Óscar Domínguez: Javier
- Fernando Rey: D'Abondo jauna
- Silvia Lurueña: Rosina
- Laura Cisneros: Pilara
- Carmen Salmerón: 1. neskamea
- Marina de la Peña: 2. neskamea
- Encarna Paso: Juanita Arruallo
- Antonio Fernández: mutila
- Carmen Ferrán: neska
- José Esteban Alenda: Fuco (José Estéban Jr. gisa)
- Luma Gómez: Marica da Fame
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- El bosque animado filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- El bosque animado filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Gaztelaniaz)
- 1987ko filmak
- José Luis Cuerdak zuzendutako filmak
- Rafael Azconak idatzitako filmak
- Alfredo Landak antzeztutako filmak
- Fernando Reyk antzeztutako filmak
- Tito Valverdek antzeztutako filmak
- Espainiako filmak
- Fantasiazko filmak
- Umorezko filmak
- Galizian girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Film onenaren Goya Sariaren irabazleak
- Javier Agirresaroberen filmak