Javier Agirresarobe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Javier Agirresarobe
Bizitza
Jaiotza Eibar1948ko urriaren 10a (69 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Talde etnikoa euskalduna
Hezkuntza
Heziketa Zinema-eskola ofiziala
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea argazki-zuzendaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Jakiunde
IMDb nm0013761

Javier Agirresarobe Zubia (Eibar, Gipuzkoa, 1948ko urriaren 10a -) Euskal Herriko argazkilaria eta zinemako argazki-zuzendaria da; Europako argazki-zuzendari onenetakoa.[1][2] Bere karreran zehar hogeita hamarretik gora filmen argazkiaz arduratu da, zuzendari garrantzitsuenekin elkarlanean.

Besteak beste, Segoviako ihesa (1981), La muerte de Mikel (1982, Mikelen heriotza), Luna Negra (1989), Bwana (1996) eta Plenilunio (2000) egin ditu Imanol Uriberekin; 27 ordu (1986) eta Secretos del corazón (1997) Montxo Armendarizekin; Beltenebros (1991) eta El perro del hortelano (1997) Pilar Mirórekin; La madre muerta (1993) Juanma Bajo Ulloarekin; Tierra (1996) Julio Medemekin, La niña de tus ojos (1998) Fernando Truebarekin eta 2001eko Alejandro Amenabarek zuzendutako The Others filma.

Goya Saria ere irabazi izan du bere lanarengatik behin baino gehiagotan: 1992an (Beltenebros), 1996an (Antártida) eta 1997an (El perro del hortelano), besteak beste. 1995ean bere lanbideari buruzko liburua argitaratu zuen Euskadiko Filmategiaren eskutik, En el umbral de la oscuridad izenburuaz.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]