Alexander Calder
Alexander Calder | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lawnton (Pennsylvania), 1898ko uztailaren 22a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | New York, 1976ko azaroaren 11 (78 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Aita | Alexander Stirling Calder |
Hezkuntza | |
Heziketa |
etxe Grande Chaumière Akademia Stevens Institute of Technology (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, argazkilaria, diseinatzailea eta bitxi diseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak |
Araignée rouge (en) ![]() Flamingo (en) ![]() Horizontal (en) ![]() Man, Three Discs (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Joan Miró, Piet Mondrian eta Jean Arp |
Kidetza |
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Arte zinetikoa |
Genero artistikoa | Arte abstraktua |
calder.org | |
|
Alexander Calder (Filadelfia, 1898ko abuztuaren 22a - New York, 1976ko azaroaren 11a) Estatu Batuetako eskultore, marrazkilari eta pintorea izan zen. New Yorkeko Art Students League eskolan ikasi zuen. Ondoren Parisa jo zuen, eta bertan Arp, Miró eta Mondrianekin jarri zen harremanetan. Bere eskulturarik ezagunenak, mugikor izenaz bataiatu zituenak, hariz eta xaflez osaturiko zintzilikarioak dira; eskultura horiek irauli egiten dute hutsaren eta betearen arteko ohiko harremana. Bere lanetan hautsi zituen eskulturak ordura arte berezkoak zituen egonkortasuna eta zurruntasuna. 1942tik aurrera burdinazko eskultura handi zurrunak egin zituen, eta egonkor izena eman zien. Eskultura-lanez gainera, liburu ugaritarako irudiak, antzerkirako dekorazioak eta kolore biziko margolan umoretsu eta xaloak egin zituen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Calder ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.