Elbira Zipitria Zentroa

Koordenatuak: 43°18′47″N 2°00′34″W / 43.31316482°N 2.00931331°W / 43.31316482; -2.00931331
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elbira Zipitria Zentroa
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′47″N 2°00′34″W / 43.31316482°N 2.00931331°W / 43.31316482; -2.00931331
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2015eko urriaren 23a
JabeaEuskal Herriko Unibertsitatea
Izenaren jatorriaElbira Zipitria
Arkitektura
Solairuak4
Azalera4.580 m²
Kontaktua
HelbideaOndarreta Pasealekua 18, Donostia 20018

Elbira Zipitria Zentroa Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campuseko eraikin bat da, Donostiako Ondarreta auzoan dagoena eta zenbait zerbitzu biltzen dituena bere baitan. Campus honen baitan emakume baten izena daraman lehen eraikina da, Elbira Zipitria pedagogoaren omenez du izen hori[1].

Eraikinak 4.580,03 metro karratu ditu, lau solairutan banatuak eta Arkilan arkitektura eta hirigintza estudioak diseinatu zuen. 2015ean inauguratu zen[2]. Energetikoki jasangarria izateko diseinatua dago.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan, honako zerbitzuek dute egoitza bertan[1]:

  • Kanpo Praktiken zerbitzua. Praktiken eta Enplegagarritasunaren Zuzendaritza
  • Sinnergiak Social Innovation, gizarte berrikuntzarako zentroa.
  • Campuseko esperientzia gelak
  • Euskara zerbitzua.
  • Kalitate eta Ebaluazio instituzionalerako zerbitzua
  • USAC (University Studies Abroad Consortium)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Elbira Zipitria zentroa» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).
  2. (Gaztelaniaz) «El centro Elbira Zipitria resolverá las necesidades de Magisterio y Arquitectura. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]