Eldar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tolkienen elfoen oinarrizko arraza eskema

Eldar (elda hitzaren plurala) izarretako herria esan nahi duen quenyazko hitz bat da. Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den elfo herri bat da. Elfoen Martxa Handia abiatu zuten elfoei eman zitzaien izena da: Vanyar, Teleri eta Noldorrei, alegia (hitzak, jatorrian, elfo guztiak hartzen zituen arren).

Oromë valarrak euren jaiolekua izan zen Kuivienen uztera eta Amanera bidaiatzera gonbidatu zituen. Batzuk, Beleriandera iritsi aurretik desbideratu ziren, hauek, Nandor moduan ezagutu zirelarik. Behin Beleriandera iritsi ondoren, Ulmok Vanyarrak eta Noldorrak Amanerantz bultzatu zituen , Teleriak atzean utziz. Beranduago, Teleriek euren anaien bidea jarraitu zuten, eta, behin Amanera iristean, lehenik Tol Eressëan eta ondoren Alqualondën bizi izan ziren. Behin betiko Belerianden geratu ziren Teleriak, aldiz, Sindartzat hartuak izan ziren.

Vanyarrak Valinorren bizi izan ziren, Teleriak Eldamarren, eta Noldorrak, Feänorren zinaren ondorioz, berriz Erdialdeko Lurraldera joan ziren.

Elfoen zatiketak