Edukira joan

Elektra konplexu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elektra konplexu
Deskribapena
Honen izena daramaElektra
Identifikatzaileak

Elektra konplexua alabak aitaganako duen atxikimendu erotikoa da, 3-4 urte bitartean agertzen dena eta super-egoaren erabateko finkatzearekin berez desagertzen dena. Aitaren konplexua ere deritzo.[1] Carl Gustav Jung psikiatra suitzarrak 1912an proposatu zuen Edipo konplexuaren nolabaiteko ordain moduan.

Jungen arabera, Elektraren konplexua neskengan haurtzaroko uneren batean ohikoa da, baina, batzuetan, haratago doa. Aitarekiko atxikipen afektiboak edo maitemintzeak lehia sor dezake amarekin. Neskatoen garapenean dinamika normala dela suposatzen da, 3 urtetik aurrera ikus daitekeena eta modu naturalean konpondu ohi dena.

Mutikoen kasuan ez bezala, egoera hori ez da hain argia, eta oharkabean pasatzen da, neskek oso lotura estua baitute amekin, eta horrek zaildu egiten die amarekiko lehiakortasunari eustea.

Konplexuaren bereizmen hoberenean, neskak gurasoarekiko zaletasuna du. Hala ere, kasu patologikoetan kontrakoa gerta daiteke, neskak aita arbuiatzea, iruzur egin ziotelako.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
  2. (Gaztelaniaz) Sabater, Valeria. «Complejo de Electra: ¿qué es y cuáles son sus efectos?» La Mente es Maravillosa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.