Carl Gustav Jung
Carl Gustav Jung (ˈkarl ˈɡʊstaf ˈjʊŋ; Kesswil, 1875eko uztailaren 26a – Küsnacht, 1961eko ekainaren 6a) suitzar psikiatra izan zen, psikologia analitikoa sortu zuena[1]. Psikoanalisiaren aitzindaria, hasieran Sigmund Freudekin lan egin zuen, baina gero bere teoria garatu zuen, psikologia analitikoa edo psikologia konplexua izenekoa; teoria horretan psikoanalisiaren izpiritualtasuna azpimarratu zuen. Bestalde, ez zuen onartzen gizakion jokaera guztiek jatorria libidoan dutelako azalpena. Psikearen egitura eta ametsak sakon ikasi zituen. Jungen lan nagusiak: Psychologische Typen, Psychologie und Religion, Seelenprobleme der Gegenwart, etab.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Dunne, Clare. (2002). Carl Jung: Wounded Healer of the Soul: An Illustrated Biography. Continuum International Publishing Group, 3 or. ISBN 9780826463074..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |