Elektra (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elektra (mitologia)
Orestes and Electra (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakLaodice (en) Itzuli
Familia
AitaAgamemnon
AmaKlitemnestra
Ezkontidea(k)Pylades (en) Itzuli
Seme-alabakMedon (en) Itzuli eta Strophius (en) Itzuli
Anai-arrebakKrisotemis, Orestes eta Ifigenia

Greziar mitologian, Elektra[1] (antzinako grezieraz: Ἠλέκτρα, Êléktra) Agamemnonen eta Klitemnestraren alaba, eta Orestesen, Ifigeniaren eta Krisotemisen arreba zen. Iliadan, Laodice bezala aipatzen da.[2]

Electra Agamenonen hilobian (c. 1869) Frederic Leighton.

Elektrak gurasoenganako maitasuna eta justiziazko mendekua irudikatzen ditu. Hala, Elektra konplexua izendatuz.[3]

Eskilok, Sofoklesek eta Euripidesek pertsonaia horren inguruan antzerti-lanak idatzi zituzten. Idazle modernoen artean ere lekua izan du: Prosper Jolyot de Crébillon (1708) eta Jean Giraudoux (1937) frantsesek, Benito Pérez Galdós espainiarrak (1901), Hugo von Hofmannsthal austriarrak (1905), Marguerite Yourcenar frantsesak (1954) eta Eugene O'Neill estatubatuarrak (1932), bestak beste, erabili zuten beren lanetan.

Mitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agamemnonen heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orestes, Electra eta Hermes Agamemnonen hilobian, ca. O.A.A. 380–370, Louvre (K 544).

Klitemnestrak eta haren maitale Egistok Agamemnon hil zutenean, Elektra ez zegoen Mizenasen. Zortzi urte geroago, Elektra Atenastik itzuli zen bere anaia Orestesetik. Pindaroren arabera, Orestes salbatu zuen bere inudeak edo Elektrak, eta Fanotera bidali zuten, Parnaso mendiaren atzealdera. Elektrak, Egistoren esklabo bihurturik, isilpean prestatu zuen bere mendekua.[4]

Klitemnestraren heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orestesek 20 urte bete zituenean, Delfosko orakuluak bere sorterrira itzultzea eta aitaren hilketa mendekatzea agindu zion. Eskiloren arabera, Elektrarekin topo egin zuen Agamemnonen hilobian, hara joan baitziren hildakoei omenaldia egitera. Elkar ezagutu zuten, eta elkar hartu zuten Orestesek bere aita mendeka zezan. Orduan, Elektrak Egisto eta Klitemnestra hiltzen lagundu zion Orestesi. Ateneak deituta bildu zen Areopagoko auzitegiak heriotzara zigortu zuen Elektra, baina Apolok salbatu zuen.[5][6]

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elektra Azaleen Bidean (Electra on Azalea Path, 1959). Sylvia Plath-enElektraren konplexuaren inguruko olerkia.
  • Elektra (The Amber Princess, 1963). Henry Treece olerkilari greziarrak idatziriko liburua, Mizeniar Greziako legendazko pertsonaietan oinarrituriko trilogia baten parte bezala. Bertan, Elektra narratzaile eponimoa da.[7]
  • Beneath the Shadow of the Mountain (1990). Yannis Ritsos olerkilari greziarraren The New Oresteia of Yannis Ritsos olerki-bildumako poema.[8]
  • Commissario Guido Brunetti nobelen bilduma (1992-2022). Donna Leon idazle suitzar-amerikarraren nobela beltz bilduma da, non Elektra edo Signorina Elettra, bildumako hirugarren liburuan aurkezten den, poliziako idazkaria bezala.[9]
  • Izenen Etxea (House of Names, 2017). Colm Tóibín. Agamemnonen heriotzaren istorioa.[10]
  • Elektra (2022). Jennifer Saint autore estatubatuarraren Elektraren bizitzaren inguruko nobela.

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. (Ingelesez) «Iliad Characters - eNotes.com» eNotes (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  3. The Freud encyclopedia : theory, therapy, and culture. Routledge 2002 ISBN 0-203-80099-0. PMC 57124939. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  4. (Gaztelaniaz) LEYENDAS, MITOS Y.. (2012-10-27). «La venganza de Electra» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  5. Aeschylus. (1984). The Oresteia. ISBN 0-14-044333-9. PMC 9895300. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  6. (Ingelesez) Roman, Luke; Roman, Monica. (2010). Encyclopedia of Greek and Roman Mythology. Infobase Publishing ISBN 978-1-4381-2639-5. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  7. Treece, Henry. (1963). Amber Princess. (First edition. argitaraldia) Random House (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  8. Rítsos, Giánnīs. (1991). The New Oresteia of Yannis Ritsos. Pella ISBN 0-918618-45-2. PMC 468440301. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  9. Good, Dead. (2018-04-11). «Who's who in the Commissario Brunetti books» Dead Good (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  10. (Ingelesez) «House of Names by Colm Tóibín review – Greek myths made human» the Guardian 2017-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  11. Cairns, David. (2006). Mozart and his operas. University of California Press ISBN 0-520-22898-7. PMC 62290645. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  12. Rushton, Julian. (1993). W.A. Mozart, Idomeneo. Cambridge University Press ISBN 0-521-43144-1. PMC 26254951. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  13. (Frantsesez) Guillard, Nicolas-François (1752-1814) Auteur du texte. (1782). Électre , tragédie en 3 actes, représentée pour la première fois par l'Académie-royale de musique, le mardi 2 juillet 1782 [Paroles de Guillard, musique de Lemoine. ] (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  14. Strauss, Richard; Hofmannsthal, Hugo von. (1909). Elektra : tragic opera in one act. London : Fürstner ; sole selling agents for U. S. A. [by] Galaxy Music Corp., New York (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  15. «Seattle Opera - Learn about opera through our classes, camps, and clubs» www.seattleopera.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  16. Nichols, Dudley. (1947-11-19). Mourning Becomes Electra. Theatre Guild, RKO Radio Pictures (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  17. (Ingelesez) Elektra (Original Soundtrack) [1962 by Mikis Theodorakis & Irene Papas. ] 2014-01-14 (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  18. «Festival de Cannes - From 16 to 27 may 2012» web.archive.org 2012-01-18 (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  19. Schmadel, Lutz D.. (2003). Dictionary of minor planet names. (5th rev. & enl. ed. argitaraldia) Springer ISBN 978-3-540-29925-7. PMC 184958390. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  20. «IAU Minor Planet Center» www.minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]