Elektroiman
Elektroimana korronte elektriko batek artifizialki imandutako burdina gozozko pieza da. Korrontea kentzen zaion orduko, galdu egiten du burdinak iman-egoera.
Elektroimanak ferra-itxura izaten du maiz, eta hari eroaleak dauzka inguruan, mataza baten gisa bildurik. Korrontea mataza horretatik igarotzen denean imantzen da burdinaren muina.
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txirrin elektrikoetan, dinamoetan, sarraila elektrikoetan eta era askotako erregulazio- eta kontrol-gailu askotan erabiltzen da elektroimana.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.