8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Magnetismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Barrazko iman batek sortutako indar magnetikoen lerroak, paper batean burdinazko karraka-hautsak utziz.

Magnetismo imanen eta eremu magnetikoen tasunak aztergai dituen fisikaren adarra da; tasun eta gertaera horien multzoa.

Magnetismoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako zibilizazioek ezagutzen zuten magnetita izeneko meak burdina erakartzeko duen ahalmena. Aristotelesek deskribatu zuen nola imantzen zen, denbora batez, burdin gozoa, iman harriaren eraginez, baina lehenbiziko azterketa sistematikoak William Gilbertek egin zituen XVII. mendean (De magnete, magneticisque corporibus et de magno magnete tellure, 1600). XVIII. mendearen bukaeran, Charles-Augustin de Coulombek ezarri zituen magnetismoaren eta elektrostatikaren oinarri esperimentalak eta teorikoak, eta, 1785ean, bere izena daraman elektrostatikako oinarrizko legea zehaztu zuen (ik. Coulomb-en legea). XIX. mendean, Hans Christian Oersted daniarraren eta Michael Faraday ingelesaren esperimentuak James Clerk Maxwell eskoziarraren matematika kalkuluekin elkartu ondoren, elektrizitatearen eta magnetismoaren legeak batu ziren, eta, harrezkero, higitzen diren elektrizitate kargen adierazpidetzat hartzen da magnetismoa.

Magnetismo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira, eremu magnetikoen nolakotasunaren arabera, magnetismo mota nagusiak:

Lur magnetismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lurraren eremu magnetikoa»

Lurraren eremu magnetikoak iparrorratz soil batez antzeman daitezke. Bi ezaugarri nagusi ditu: latitudearen araberako aldaketak eta ardatz magnetikoaren etengabeko aldaketak. Lurraren metal nuklearen korronte magnetikoek sortzen dute, teoria dinamiko-magnetikoak dioenez, Lurraren magnetismoa, eta Lurraren magnetismoaren aldakortasunak adierazten du Lurraren gune hori higitzen dela. Metal urtuzko ibaiek betetzen dute eremu magnetikoen sortzaile diren kiribil eroaleen papera. Lurrak, beraz, iman handi bat bailitzan, bi polo magnetiko ditu: iparraldekoa (78,6° ipar latitudean, 70,1° mendebal longitudean, 1945ean kalkulatutako datuen arabera. Kokagune hori, alabaina, eta Lurraren eremu magnetikoa higikorra denez, zertxobait aldatzen da urtez urte) eta hegoaldekoa (ardatz magnetikoaren beste muturrean).

Magnetismo kosmikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izarren eta argizagien arteko espazioan eremu magnetiko bat bada, izarrek eta argizagiek sortua. Eremu magnetiko kosmikoa magnetometroen bidez neur daiteke, edo Zeemanen marrak (izar edo argizagi batek igorritako argiak espektroan uzten dituen marrak) aztertuz. Argizagi jakin baten eremu magnetikoa aztertzeko badira, era berean, bestelako sistema batzuk ere: argizagiak igorritako irrada sinkrotronikoaren polarizazioa aztertzea; argizagiaren birrefringentzia aztertzea; izarren arteko polarizazioa aztertzea; etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magnetismo Aldatu lotura Wikidatan