Elena Barrena
Elena Barrena | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1953ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 2025eko apirilaren 13a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Elena Barrena Osoro (Eibar, 1953ko maiatzaren 27 - Donostia, 2025eko apirilaren 13)[1] historialaria eta irakaslea izan zen. Gipuzkoaren Erdi Aroko historia ikertzen[2][3] jardun zuen bereziki. Deustuko Unibertsitatean doktoratu zen, Gipuzkoaren sorrera historikoari buruzko tesiarekin.
Ibilbide akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean lizentziaduna, Filosofia eta Letretan, Historia atalean 1977ko uztailaren 6an. Deustuko Unibertsitatean ikasi eta gero, berton irakasle ibili zen.[4]
Doktore tesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia eta Letretan Doktore, Historia atalean, Las transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época medieval: la reforma histórica de Guipúzcoa tituluarekin aurkeztu zuen doktore-tesia 1988ko irailaren 30ean Deustuko Unibertsitatean. Hurrengo urtean unibertsitateko argitalpen sailak argitaratu zuen lana, La formación histórica de Guipúzcoa: transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época altomedieval izenburuarekin.
Tesian, Iputzaren esanahia jorratu eta ulergarri bihurtu zuen Barrenak, eta Gipuzkoa deitzen dugun izaki politikoaren izaera, izanak eta osagaiak ere xehatu zituen.[5]
Karguak, Deustuko Unibertsitatean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991-2018: irakasle (irakasle titularra, 1991n; katedraduna, 2002an; emeritua, 2018an)
- 1994: Euskal Herriko departamenduko zuzendaria
- 1997-2000: Filosofia eta Letretako Fakultateko dekanoa
- 2000-2003: Humanitateko Fakultateko dekanoa
- 2005: Donostiako campuseko idazkariordea
- 2015-2018: idazkari nagusiaren ondokoa
Argitalpenak eta artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) La formación histórica de Guipúzcoa: transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época altomedieval, Donostia, 1989, Deustuko Unibertsitatearen argitalpen saila.[6]
- Hemen: Kutxa-Gipuzkoa, 1879-1995, Donostia, 1995, Kutxa Fundazioa
- José Antonio Marín Paredesekin batera: Gipuzkoako komunikabideen historia: antzinaroa eta ertaroa, Donostia, 1991, Gipuzkoako Foru Aldundia.
Elena Barrenari buruzko argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre. Koordinatzaileak Juan Carlos Mora Afán eta David Zapirain Karrika; Farmazia Beltza, 2025. ISBN 9788412314090 [7]
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024 urtean, 35 urte bete ziren Barrenak doktore tesia defendatu zuenetik, eta lan horrek hurrengo historialari belaunaldian izan zuen eragina ospatzeko, Ikasle eta lankide izan zituen historialari eta bestelako kolaboratzaile talde batek Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre izeneko ekimena abiatu zuen. Omenaldi honek, Gipuzkoari buruzko lehen aipamenaren milagarren urtearen efemeriderako prestaketa izan zen, Barrenaren ikerketa gai nagusietako bat izan baitzen.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Barrena Osoro, Elena - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ «Elena Barrena Osoro (historialaria): “Iluntzat dugun Erdi Aroan egindako bideetatik hasi zen antolatzen gaurko Eibar”» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
- ↑ «Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea» Argia (Noiz kontsultatua: 2025-04-14).
- ↑ ereiten. (2024-02-28). «Elena Barrena Osoro: irakasle» Ereiten (Noiz kontsultatua: 2025-04-14).
- ↑ a b Juan Carlos Mora eta David Zapirain. (2024-02-27). «Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre» Ereiten.eus.
- ↑ Barrena Osoro, Elena. (1989). La formación historica de Guipuzcoa: transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época altomedieval. Universidad de Deusto ISBN 8486897084. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
- ↑ Mora Afán, Juan Carlos; Zapirain Karrika, David; Barrena Osoro, Elena. (2025). Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre. Farmazia Beltza ISBN 978-84-123140-9-0. (Noiz kontsultatua: 2025-03-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elena Barrena Osorori buruzko artikulu sorta, Ereiten enpresaren blogean.