Elena López Riera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena López Riera

Bizitza
JaiotzaOrihuela, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaGeneva
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinemagilea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Lantokia(k)Geneva

IMDB: nm7410448 Allocine: 731935 Edit the value on Wikidata

Elena López Riera (Orihuela, Espainia, 1982) espainiar zinema zuzendaria eta artista da. Genevan eta Parisen bizi da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elena López Rierak Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Valentzian (Espainia), eta ondoren doktoretza egin zuen Genevan.[2]

Pueblo bere film laburra 2015ean estreinatu zen Canneseko Quinzaine des réalisateurs aretoan. Las vísceras (Erraiak) (2016) eta Los que desean (Desiratzen dutenek ) bere beste film laburrak Locarnoko jaialdian estreinatu zituen, eta bigarrenari berehala eman zioten film labur onenaren saria eta Europako Zinema Sarirako izendatu zuten.[3]

Cinéfondation-eko artisten egonaldian parte hartu zuen El Agua (Ura) bere lehen film luzearen gidoiarekin; filma Canneseko Quinzaine des Réalisateurs-era ere gonbidatu zuten 2022an.[4]

Elena López Rierak eskolak ematen ditu, besteak beste, Genevako HEAD Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean, Genevako Unibertsitateko zinema eta literatura konparatuaren sailean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015: Pueblo
  • 2016: Las vísceras (Erraiak)
  • 2018: Los que desean (Desioa dutenak)
  • 2022: El agua (Ura).[5][6][7]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los que desean (2018) laburmetraiarekin (2018) hainbat sari eskuratu zituen, besteak beste[3]:

  • Laburmetraia onenaren Pardino d’Oro Locarnoko zinemaldian
  • Epaimahaiaren aipamen berezia Donostia-Zabaltegi zinemaldian.
  • Bilboko Zinebi Sari Nagusia.
  • Vila do Conde Sari Nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Elena López Riera | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Elena López Riera - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  3. a b Elena López Riera. Zuzendaria. .
  4. S.L, EDICIONES PLAZA. «La Elena López Riera de antes de 'El agua'» Cultur Plaza (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  5. Medina, Marta. (2022-09-23). «Elena López Riera: "Por fin las clases medias empiezan a acceder a dirigir películas"» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  6. Entrevista | Elena López Riera por 'El agua' desde Cannes. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  7. «Emakumeak, familia eta fantasia» Berria 2022-10-29 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]