Elipsi (erretorika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elipsia, (grezieratik elleipsis, gabetasuna), hitzezko figura erretoriko orokorra da. Sintaxi mailan ohikoa den osagairen bat kentzean datzan baliabide erretoriko hau. Elipsia erretorikaren arloko hitzezko figura motatako bat izateaz gain, gramatikan prozedura arrunta ere bada[1], ahozko hizkuntzan nahiz idatzizkoan maiz ager daitekeena. Euskaraz batez ere aditzaren elipsia gertatu ohi da, aditz laguntzailearena, nahiz nagusiarena, nahiz aditz osoarena.

Adibide bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« "Gure aitajauna artzaina zen. Soldaduskara deitu baino lehenago, behar, eta ezkondu zen. Lanak eman zizkion amandreari..." »


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «elipsi - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.