Figura erretoriko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Figura erretorikoak, figura literarioak, baliabide literarioak, diskurtsoko figurak, baliabide espresiboak... termino hauek guztiek errealitate bera definitzen dute. Erretorika barruan "figura" hitza baliabide literarioak definitzeko erabili ohi da. "Figura" hitzaren sinonimotzat, esanahi berberarekin, batzuk "irudi" hitza erabili ohi dute, baina "irudi" hitza, (ikus beherago), figura semantiko batzuk izendatzeko ere erabili izan da.

Figura erretorikoak ahozko diskurtsoan ohikoak ez diren baliabideen erabilerak dira eta, ondorioz, horrela sortzen diren esapideak espresiboagoak izaten dira.

Figura hauen berezko erabilera Literaturarena dela uste izan dute batzuek, baina eguneroko mintzaira edo diskurtso arruntenak aztertuta ikus daiteke zenbait baliabide literarioren erabilpena, zenbait figura erretorikoren erabilpena, oso ohikoak direla edozein testu-tipo aztertuta.[1] Erretorika klasikoan, goian esan dugun arabera, bi motatako diskurtso bereizten zen: sermo ornatus, hau da, figurekin apainduta, eta sermo vulgaris, hizkera arrunta, non figura literarioak agertu ager daitezke baina ez dira hain ohikoak.

Figura erretoriko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Figura erretorikoak hiru motatakoak izan daitezke:[2]

  • Hizkuntza figurak edo hitzezko figurak (fonetiko-fonologikoak, morfologikoak eta sintaktikoak),
  • Pentsamendu figurak.
  • Figura semantikoak: tropoak edo irudiak[3]

Hitzezko figurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere hitzen formari dagozkie, nahiz eta batzutan ere esanahi gaineko eragina izan. Bi kategoria bereizten dira: Hitz mailan jokatzen dutenak eta egitura mailan, besteak.

Pentsamendu figurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzen esanahiei eragiten diete. Hona hemen ezagunenak: Aipamen, Alegia, Apostrofe, Comminatio, Deprecatio, Deskripzio, Dialogismo, Dubitatio, Enumerazio, Epiteto, Erregu, Esklamazio/Oihu, Etopeia, Eufemismo, Exhortatio, Galdera erretoriko, Hiperbole, Imprecatio, Ironia, Kontraesan, Kontraste, Kontzesio, Litote, Metaketa, Oximoron, Paradoxa, Perifrasi/Itzulinguru, Praeteritio, Praetermisio, Paralipsi, Prolepsi, Prosopopeia/Pertsonifikazio, Sarkasmo, Zehar-aipamen/Allusio.

Tropoak eta irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tropoek hitzen esanahien aldaketa dakarte, hitzari irudizko esanahi berri bat ezarriz edo erantsiz. Egile batzuentzat tropoak eta figura erretorikoak bereizi beharko lirateke.

Irudi literarioek edo figura erretoriko semantikoek ez dute zertan hitzen esanahia aldatu, baina diskurtsoaren edo testuaren ohiko adierazteko gaitasunari halako plus bat eransten diote, hizkuntzarekin jolastuz eta hizkuntza oso ohikoa ez den modu batean erabiliz.

Hauek dira ezagunenak: Alegoria, Analogia, Antonomasia, Bisemia, Irudi, Konparazio, Metafora, Metagoge, Metalepsi, Metonimia, Perifrasi, Polisemia, Sinbolo, Sinekdoke, Sinestesia.

Figura erretorikoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A

B

C

D

E

F

G

H

I

K

L

M

O

P

S

T

Z

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Altzibar, Literatura terminoen hiztegia,332.or.
  2. Xabier Altzibar, Literatura terminoen hiztegia,245.or. Zerrenda hau egileen arabera aldatu egiten da.
  3. Ibidem, 332.or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]