Elisa Rueda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisa Rueda

Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1959ko martxoaren 16a (65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, aktorea, idazlea eta irakaslea

María Elisa Rueda Valenzuela (Markina Xemein, Bizkaia, 1959ko martxoaren 16a) irakaslea, poeta eta aktorea da.

Gasteizko Poetak Maiatzean Nazioarteko olerkien jaialdiaren zuzendaria da. 2022an Urrezko Zeledon izendatuko zuten lan horregatik.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Elisa Rueda Valenzuela, Elisa Rueda izenez ezagunagoa, Markina-Xemein udalerriko Okerra kalean jaio zen. Oso gaztetatik Gasteizera joan zen, harrezkero bertan bizi eta lan egiten du. Maistra ikasketak egin zituen, irakaskuntzan lan egiten du 1981az geroztik eta 1998tik euskara irakaslea da Arabako hiriburuko Ekialdea Institutuan.[2][3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle, poeta eta aktorea, haren jarduerak eta parte-hartzeak emakume aktibo bihurtzen dute. Goenkale seriean lan egin zuen aktore gisa, eta Goazen musikalean parte hartu zuen. Horrez gain, hainbat film laburretan parte hartu du, besteak beste, Yago Mateoren El Cuco eta De Chilena, Paúl Urkijoren Jugando con la muerte, antzerki-lan eta webserietan. Poesiari dagokionez, Poetas Nazioarteko Poesia Jaialdia sortu eta zuzendu du Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean.[4] Errezitaldi ugari eskaintzen ditu, eta bere jarduera El Club de los Poetas Rojos taldearekin nabarmentzen da. Besteak beste, obra hauek egin ditu: Escalada libre, Cumpleaños en Salburua[5] ipuina bertsoz eta Escaleras hacia el Sur poema-liburua, Ernestina de Champourcín 2013 poesia-saria jaso zuena.[6][2][7] 2016an, ex aequo irabazi zuen Valparaíso Fundazioaren Poesiako Paul Beckett saria.[8][9] Estatuko eta nazioarteko poesia-topaketetan parte hartu du.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antología Corazón de Cielo.
  • Cuento en verso 'Cumpleaños en Salburua', 2012.
  • Escalada libre, 2013.
  • Escaleras hacia el Sur, 2014.
  • Tentación botánica (Fundación Valparaíso, 2016).
  • Las últimas cerezas (Mercurio, 2023).

Aktore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goazen.
  • Film laburra El cuco, Yago Mateo.
  • Film laburra De Chilena, Yago Mateo.
  • Film laburra Jugando con la muerte, Paúl Urkijo.[10]
  • Goenkale.[11]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IV. Ernestina[12] Champourcin Poesia Saria 2013
  • Valparaíso Fundazioaren XVIII. Paul Beckett Poesia saria, 2016.[8][13]
  • 2022an Urrezko Zeledon izendatu zuten Gasteizko Poetak Maiatzean Nazioarteko jaialdia antolatzen eta zuzentzen egindako lanagatik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]