Elisabeth Reyes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabeth Reyes
Bizitza
JaiotzaMálaga1985eko martxoaren 25a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa
Altuera180 zentimetro
IMDB: nm2584742 Edit the value on Wikidata

Elisabeth Reyes Villegas (Malaga, 1985eko martxoaren 25a) malagar modeloa da, 2006an Miss Espainia izatean egin zen ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malagan jaioa. Elisabeth Reyesek 20 urte zituenean ikasketak utzi eta Miss Málaga lehiaketara aurkeztea erabaki zuen.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren garaipenak 2006ko apirilean Miss Espainia lehiaketara eraman zuen. Lehiaketa irabazi ondoren, ate ugari zabaldu zitzaizkion modaren munduan, Cibeles, Valladolid, Zaragoza bezalako ibiltoki nazionaletan desfilatzeko. Teleno eta Blusens bezalako markak ordezkatu ditu. Salsa Rosa edo Pasapalabra bezalako telebista-programetan ere parte hartzen hasi zen.

2008an TVEren Mira quién baila dantza-lehiaketan parte hartu zuen, baina ez zuen irabazi, hirugarren postuan geratu zen. Elisabeth Reyes Interviú aldizkariaren 1894. alean agertu zen, 2012ko abuztuko bigarren astean.[2] Hurrengo urtean, 2013an, Expedición Imposible saioaren lehen edizioan parte hartu zuen, eta bigarren etaparen amaieran utzi zuen. Splash! Famosos al agua tranpolin-jauzien lehiaketan ere parte hartu zuen, baina lehen saioan bota zuten.[3]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Sergio Ramos Madrilgo futbolariarekin hasi zuen maitasun-harremana, eta zortzi hilabete geroago hautsi zen. Ondoren, Alexis Ruano futbolariarekin izan zuen harremana. 2012ko udan, Sergio Sánchez futbolariarekin harremanetan hasi zen, eta Malagako El Álamo Haziendan ezkondu zen, 2014ko ekainean.[4][5]

2017. urteko apirilaren 4an jaio zen Adriana lehen alaba, Malagako klinika batean.[6][7]

Miss Espainiaren ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Verónica Hidalgo
Miss Espainia

2006
Hurrengoa:

Natalia Zabala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Martínez, Alejandra González. (2023-06-02). «El corazón de Elisabeth Reyes: de su noviazgo de juventud con Sergio Ramos a su marido Sergio Sánchez» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  2. Elisabeth Reyes se muestra sexi en Interviú
  3. Copia archivada. .
  4. Copia archivada. .
  5. (Gaztelaniaz) Martínez, Alejandra González. (2023-06-02). «El corazón de Elisabeth Reyes: de su noviazgo de juventud con Sergio Ramos a su marido Sergio Sánchez» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  6. (Gaztelaniaz) «Elisabeth Reyes explica por qué tendrá que someterse a un tratamiento para volver a ser madre» HOLA 2021-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  7. «Elisabeth Reyes» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]