Elixabete Brunswick-Lüneburgekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elixabete Brunswick-Lüneburgekoa
Bizitza
JaiotzaCelle1494ko irailaren 11 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaGeldern1572ko apirilaren 2a (egutegi gregorianoa) (77 urte)
Familia
AitaHenry the Middle, Duke of Brunswick-Lüneburg
AmaMargarita Saxoniakoa
Ezkontidea(k)Charles, Duke of Guelders (en) Itzuli  (1518ko abenduaren 7a (egutegi gregorianoa) -
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Welf (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak

Elixabete Brunswick-Lüneburgekoa (Celle, 1494ko irailaren 11Geldern, 1572ko apirilaren 2a) Brunswick-Lüneburgeko dukesa zen jaiotzez eta Guelderseko dukesa ezkontzaz. Henrike I.a Brunswick-Lüneburgekoaren alaba zen, Margaritarekin izan zuen ezkontzaren ondorioz. Margarita Ernesto Saxoniakoaren alaba zen.

1518ko abenduaren 7n ezkondu zen Karlos II.a Gueldersekoarekin. Ezkontza kontratuan Karlosek Lorrenako ondorengotza irekita uzten zuen. Elixabeteri eskaini zioten tratuan Gelderneko hiriaren kontrola eta urtero 4.000 urrezko gulden jasoko zituen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan. 1528an Gorinchemen tratua lortu zuen Karlos II.ak Karlos Habsburgokoarekin: Karlos II.ak Guelderseko dukerria mantenduko zuen bizirik zegoen bitartean, baina hiltzen zenean Karlos V.ak eskuratuko zuen dukerria.

Elixabete bere senarrak baino 34 urte gehiago bizi zituen. Geldernen bizi izan zen denbora horretan. 1566n Erreforma protestantea bere lurraldean hedatzeko saiakera eten zuen. 1572ko apirilaren 2an hil zen.