Irailaren 11
Irailaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamalaugarren eguna da, 255.a bisurteetan. 111 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1974 - ETAk Martin Durán Grande goardia zibila hil zuen Nafarroan.
- 2007 - Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Juan Mari Olano Askatasunaren eleduna kartzelara bidali zuen.
- 2008 - Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak EAEko foru ogasun sistema onartu eta babesteko erabakia hartu zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1297 - Stirling zubiko gudua: William Wallace-en agindupean, eskoziarrek ingelesak garaitu zituzten.
- 1973 - Augusto Pinochetek zuzendutako armadak Txileko herrialdearen kontrola hartu zuen eta Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen La Monedan.
- 2001 - 2001eko irailaren 11ko atentatuak: New Yorkeko World Trade Center eta Washingtongo Pentagonoa eraikinek, hegazkin bidezko atentuak jasan zituzten inoiz inork AEBetako lurraldean jo duen erasorik larriena sorraraziz.
- 2005 - Junichiro Koizumi, Japoniako lehen ministro berraukeratu zuten.
- 2006 - 736 etorkin ailegatu ziren Kanarietara Mauritaniatik itsasoz etorriak.
- 2012 - "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa: Bartzelonan milioi bat eta erdi lagun Kataluniaren independentziaren alde manisfestatu ziren.
- 2013 - Kataluniako Egun Nazionala: Kataluniako independentismoa aldarrikatuz 400 kilometro luze zituen Via Catalana izeneko giza-katea egin zen.
- 2014 - Kataluniako Egun Nazionalean jendetza handiak Kataluniaren autodeterminaziorako erreferendumaren eta independentziaren alde V erraldoi bat osatuz Bartzelonako kaleak bete zituen.
- 2018 - Fem la República Catalana (Kataluniako Errepublika egin dezagun) manifestazioak miloi bat inguru lagun bildu zituen Bartzelonan.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008 - Ekainberri, Ekaingo leizearen erreplika zabaldu zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1962 - Ingalaterra: The Beatles taldeak lehen singlea bukatu zuten: Love Me Do.
- 1987 - Hellraiser filma estreinatu zen, Clive Barkerek zuzendu eta Andrew Robinson, Clare Higgins, Sean Chapman, Ashley Laurence, Doug Bradley, Nicholas Vince, Simon Bamford, Grace Kirby eta Oliver Smith aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 - Sneakers (Begiluzeak) filma estreinatu zen, Phil Alden Robinsonek zuzendu eta Robert Redford, Dan Aykroyd, Ben Kingsley, Mary McDonnell, River Phoenix, Sidney Poitier eta David Strathairn aktoreek antzeztu zuten.
- 1998 - Rounders filma estreinatu zen, John Dahlek zuzendu eta Matt Damon, Edward Norton, John Turturro, Famke Janssen, Gretchen Mol, John Malkovich eta Martin Landau aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2011 - Urdaibaik Kontxako CXVI. Bandera irabazi zuen; bermeotarrek lortzen zuten ondoz ondoko bigarrena zen.
- 2016 - Kontxako CXXI. Bandera: Gizonezkoetan Urdaibai (Bermeo) garaile eta emakumezkoetan San Juan (Pasai Donibane).
- 2022 - 2022ko Kontxako Bandera: Urdaibai (Bermeo)k 6. bandera eskuratu zuen, eta Oriok hirugarrena emakumezkoetan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1710 - Juan Kastañiza, bizkaitar militarra (h. 1770).
- 1811 - Joan Batista Artxu, euskal idazlea (h. 1881).
- 1868 - Migel Muñoa, gipuzkoar irakaslea, gaur egungo ikastolen aitzindaria (h. 1953).
- 1875 - Adolfo Sáenz-Alonso, Real Sociedad futbol klubeko lehenengo presidentea (h. 1964).
- 1885 - Pedro Mourlane Mitxelena, gipuzkoar idazle eta kazetaria (h. 1955).
- 1892 - Jose Antonio Uharte, nafar biolinista (h. 1968).
- 1911 - Conchita Montenegro, euskal herritar aktore eta dantzaria (h. 2007).
- 1916 - Faustino Azpiazu, Sakabi, euskal trikilaria, Sakabi eta Egañazpi bikoteko kidea (h. 1995).
- 1923 - Jose Luis Akarregi, esku huskako euskal pilotaria (h. 2012).
- 1924 - Julien Arrieta, gipuzkoar errugbilaria (h. 2017).
- 1925 - Agustín Argote, bizkaitar boxeolaria (h. 1996).
- 1926 - Imanol Lertxundi, militante ezkertiar eta abertzalea (h. 1995).
- 1935 - Jazinto Sagarna, Gorbeiako artzaina, bizkaitar artzain eta eguraldi iragarlea (h. 2018).
- 1939 -
- Mariano Ferrer, gipuzkoar kazetaria (h. 2019).
- Klaudio Harluxet, baxenafar informatikaria, politikaria eta euskaltzalea, euskarazko informatikan aitzindaria (h. 1993).
- 1947 -
- José Antonio Nielfa, La Otxoa, bizkaitar transformista eta musikaria, 1970-80 hamarkadan Hego Euskal Herrian publiko orokorrarentzat ezaguna izan zen lehen LGBT artista.
- Amaia Zubiria, gipuzkoar abeslaria, Euskal Abestigintza Berriak emandako emakumezko abeslaririk garrantzitsuena.
- 1953 - Juan José Crespo Galende, PCE (r)-ko eta GRAPOko bizkaitar militantea (h. 1981).
- 1960 - Pantxoa Etxegoin, baxenafar kultura-eragilea.
- 1962 - Julio Salinas, bizkaitar futbolari ohia eta kirol esataria.
- 1967 - Javier Vizcaino, bizkaitar kazetaria eta irrati esataria.
- 1973 - Maite Ruiz de Larramendi, nafar palaria.
- 1977 - Katia Reimberg, brasildar-gipuzkoar Giza Eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista, São Paulon.
- 1986 - Fabrice Martin, lapurtar tenislaria.
- 1989 - Enrique Sanz, nafar txirrindularia.
- 1997 - Andrea Monrocle, bizkaitar artista plastikoa.
- 2005 - Udane Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1182 - Minamoto no Yoriie, Japoniako Kamakura shogunerriko bigarren shoguna (h. 1204).
- 1470 - Martin Waldseemüller, alemaniar kartografoa, Amerika izena erabiltzen lehenengoa (h. 1520).
- 1476 - Luisa Savoiakoa, Frantzisko I.a Frantziakoaren ama (h. 1531).
- 1494 - Elixabete Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez eta Guelderseko dukesa ezkontzaz (h. 1572).
- 1522 - Ulisse Aldrovandi, italiar naturalista, historia naturaleko ikasketen aita (h. 1605).
- 1524 - Pierre de Ronsard, frantziar poeta (h. 1585).
- 1557 - Josef Calasanz, espainiar apaiz eta hezitzailea, Eskolapioak kongregazioaren fundatzailea (h. 1648).
- 1611 - Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea), Frantziako mariskal jenerala (h. 1675).
- 1656 - Ulrika Eleonor Danimarkakoa, Suediako erregina ezkontidea (h. 1693).
- 1741 - Arthur Young, britainiar ekonomialaria (h. 1820).
- 1762 - Joanna Baillie, eskoziar poeta eta dramagilea (h. 1851).
- 1769 - Johann Erdmann Hummel, alemaniar margolaria (h. 1852).
- 1771 - Mungo Park, eskoziar esploratzailea, botanikoa eta naturalista (h. 1808).
- 1798 - Franz Ernst Neumann, alemaniar mineralogo eta fisikaria (h. 1895).
- 1815 - Karl Zeiss, alemaniar optikoa (h. 1888).
- 1838 - Adam Asnyk, poloniar olerkari eta antzerkigilea (h. 1897).
- 1861 - Erich von Falkenhayn, Alemaniako Estatu Nagusiaren nagusia (h. 1922).
- 1862 - O. Henry, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 1910).
- 1865 - Rainis, letonierazko olerkaria (h. 1929).
- 1869 - Víctor Català, kataluniar eleberrigilea (h. 1966).
- 1870 - Nils Kjær, norvegiar idazlea (h. 1924).
- 1875 - Edith Humphrey, ustez Kimikako doktoretza lortu zuen lehen emakume britainiarra (h. 1978).
- 1877 -
- Feliks Dzerzhinski, Burdinezko Feliks, poloniar boltxebikea (h. 1926).
- James Hopwood Jeans, ingeles fisikari eta astronomoa (h. 1946).
- Rosika Schwimmer, hungariar aktibista feminista, bakezale eta sufragista (h. 1948).
- 1881 - Asta Nielsen, danimarkar aktorea (h. 1972).
- 1883 - William Llewellyn Dyer, ingeles enpresaburu eta futbolaria (h. 1936).
- 1885 - D.H. Lawrence, ingeles idazle eta poeta (h. 1930).
- 1889 - Pierre Reverdy, frantziar olerkaria (h. 1960).
- 1890 - Euphemia Haynes, estatubatuar matematikari eta irakaslea (h. 1980).
- 1891 - Noël Gallon, frantziar konpositore eta musika irakaslea (h. 1966).
- 1892 - Lucien Buysse, belgikar txirrindularia (h. 1980).
- 1903 - Theodor Adorno, alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa (h. 1969).
- 1904 - José María Bueno, espainiar kardinala, Gasteizko gotzaina izandakoa (h. 1987).
- 1910 - Manuel Mujica Láinez, argentinar idazlea (h. 1984).
- 1917 - Ferdinand Marcos, Filipinetako diktadorea (h. 1989).
- 1919 - Ota Šik, txekiar ekonomialaria, Pragako 1968ko Udaberriko buruzagietako bat (h. 2004).
- 1927 - Abel San Martín, Barberito I.a, esku huskako errioxar pilotaria (h. 1980).
- 1930 -
- Jean-Claude Forest, frantziar komikigilea (h. 1998).
- Vera T. Sós, hungariar matematikaria, zenbakien teorian eta konbinatorian espezializatua (h. 2023).
- 1933 -
- Rachid Sfar, Tunisiako lehen ministroa (h. 2023).
- Mátyás Szűrös, Hungariako presidentea.
- 1935 -
- Arvo Pärt, estoniar musikagilea.
- German Titov, sobietar kosmonauta, Lurra orbitatu zuen bigarren gizakia (h. 2000).
- 1937 - Paola Belgikakoa, Belgikako erregina ezkontidea.
- 1940 - Brian De Palma, estatubatuar zinema-zuzendari eta gidoigilea.
- 1943 - Michel Herjean, bretoi sindikalista eta independentista (h. 2022).
- 1944 - Serge Haroche, frantziar fisikaria, 2012ko Fisikako Nobel Saria.
- 1945 - Franz Beckenbauer, Kaiserra, alemaniar futbolaren historiako jokalaririk onentzat hartua.
- 1946 - Anthony Browne, Haur eta Gazte Liburuen ilustratzaile eta idazle britainiarra.
- 1950 - Eijun Kiyokumo, japoniar futbolari ohia.
- 1951 - Hugo Porta, argentinar arkitekto eta errugbilari ohia.
- 1956 - Roger Subirats, Roger, kataluniar komikilaria (h. 2017).
- 1960 - Hiroshi Amano, japoniar ingeniaria, 2014ko Fisikako Nobel Saria.
- 1963 - Carmen Ybarra Careaga, espainiar enpresaburua da, Ybarrako Arriluce III. markesa.
- 1965 -
- Baxar al-Assad, Siriako presidentea.
- Pablo Granados, argentinar aktore, musikagile eta umorista.
- 1967 - Sung Jae-gi, Hego Koreako feminismoaren aurkako ekintzailea (h. 2013).
- 1970 - Paul B. Preciado, espainiar filosofoa eta queer aktibista.
- 1972 - Eoin Ó Broin, irlandar politikari eta idazlea.
- 1982 -
- Sviatlana Tsikhanouskaia, bielorrusiar giza eskubideen aldeko ekintzailea eta politikaria.
- Lieuwe Westra, Herbehereetako txirrindularia (h. 2023).
- 1987 - Munroe Bergdorf, britainiar emakumezko modelo transgenero, DJ eta transexualen aldeko eta arrazakeriaren aurkako ekintzailea.
- 1988 - Juanfran, espainiar futbolaria.
- 1994 -
- Jaylon Brown, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Jordi el Niño Polla, espainiar aktore pornografikoa.
- 1995 - Matilda De Angelis, italiar musikagilea, abeslaria eta aktorea.
- 1999 - Samantha Hudson, espainiar artista, abeslari, aktore, interneteko ospetsu eta LGBT kolektiboko aktibista.
- 2001 - Jovan Kljajić, montenegroar saskibaloi jokalaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1951 - Gabriel Ybarra, bizkaitar merkatari, enpresaburu eta industrialaria (j. 1877).
- 1969 - Julio Beobide, zumaiar eskultorea (j. 1891).
- 1973 - Manuel Iribarren, nafar idazle eta kritikaria (j. 1902).
- 1974 - Krispin Sorarrain, Alkizako alkatea eta kronista (j. 1889).
- 1980 - Ignacio Agirrezabala, Txirri II.a, euskal herritar futbolari eta ingeniaria (j. 1909).
- 1992 - Fernando Otazu, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1920).
- 2002 -
- Resurrección Hernández Gil, 109 urte bizi izan zen euskal herritarra (j. 1893).
- Rosario Zubizarreta, Ermua I, bizkatar erraketista (j. 1918).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1161 - Melisenda Jerusalemgoa, Jerusalemgo erregina (j. 1105).
- 1227 - Luis IV.a Turingiakoa, Turingiako landgraf edo jauna (j. 1200).
- 1596 - Pieter Dirkszoon Keyser, herbeheretar itsasgizon, kartografo, esploratzaile eta astronomoa (j. c. 1540).
- 1661 - Jan Fyt, flandestar margolaria (j. 1611).
- 1721 - Rudolf Jakob Camerarius, Alemaniako naturalista (j. 1665).
- 1733 - François Couperin Handia, frantziar musikagile barrokoa (j. 1668).
- 1823 - David Ricardo, britainiar ekonomialari politikoa (j. 1772).
- 1888 - Domingo Faustino Sarmiento, idazle, politikari eta presidente argentinarra (j. 1811).
- 1891 -
- Antero de Quental, portugaleko olerkaria (j. 1842).
- Augustin Théodule Ribot, frantziar margolaria (j. 1823).
- 1939 - Konstantin Korovin, errusiar margolaria (j. 1861).
- 1941 - Khristian Rakovski, bulgariar iraultzailea (j. 1873).
- 1943 - Oswald Teichmüller, alemaniar matematikaria (j. 1913).
- 1948 - Muhammad Ali Jinnah, Pakistango buruzagi musulmana eta lehendabiziko lehen gobernaria (j. 1876).
- 1949 - Henri Rabaud, frantziar musikagilea (j. 1873).
- 1950 -
- Jan Christian Smuts, Hegoafrikako politikari eta militarra, Hego Afrikaren batasunaren aitzindaria (j. 1870).
- Romanonesko kondea, espainiar lurjabe agintetsua eta Espainiako presidentea (j. 1863).
- 1956 - Lucien Febvre, frantziar historialaria (j. 1878).
- 1957 - Mary Proctor, britaniar-estatubatuar astronomia-zabaltzailea (j. 1862).
- 1971 - Nikita Khrustxov, SESBeko burua (j. 1894).
- 1973 -
- Salvador Allende, Txileko presidentea, munduko demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista (j. 1908).
- Edward Evan Evans-Pritchard, ingeles antropologo eta etnologoa (j. 1902).
- 1975 - Pedro Antequera Azpiri, espainiar margolaria, marrazkilaria eta artista grafikoa (j. 1892).
- 1978 - Ronnie Peterson, suediar 1 Formulako gidaria (j. 1944).
- 1982 - Wifredo Lam, kubatar margolari eta eskultorea (j. 1902).
- 1986 - Panagiotis Kanellopoulos, Greziako lehen ministroa (j. 1902).
- 1987 -
- Lorne Greene, kanadar aktore eta abeslaria (j. 1915).
- Peter Tosh, jamaikar reggae musikaria (j. 1944).
- 1990 - Myrna Mack, guatemalar antropologoa (j. 1949).
- 1993 - Erich Leinsdorf, austriar-estatubatuar orkestra-zuzendaria (j. 1912).
- 1994 -
- Luciano Sgrizzi, italiar klabe-jotzailea, pianista, musikagilea eta musikologoa (j. 1910).
- Jessica Tandy, estatubatuar aktorea (j. 1909).
- 1995 - Georges Canguilhem, frantziar filosofoa, epistemologiaren sortzaileetako bat (j. 1904).
- 1996 - Koichi Oita, japoniar futbolaria (j. 1914).
- 1998 - Claudia López Benaiges, txiletar militante feminista eta anarkista (j. 1972).
- 2002 - Kim Hunter, estatubatuar zine, antzerki eta telebista aktorea (j. 1922).
- 2003 -
- Anna Lindh, suediar politikaria (j. 1957).
- John Ritter, estatubatuar aktorea (j. 1948).
- 2005 - Abdallah Ibrahim, Marokoko lehen ministroa (j. 1918).
- 2006 -
- Solange Fernex, frantziar ekintzaile politiko eta bakezalea, Europako mugimendu ekologistaren aitzindarietako bat (j. 1934).
- Joachim Fest, alemaniar historialari, kazetari, kritikari eta argitaratzailea (j. 1926).
- 2009 - Juan Almeida Bosque, kubatar politikari, militar, konpositore eta iraultzaile komunista (j. 1927).
- 2011 - Andy Whitfield, galestar aktorea (j. 1971).
- 2013 -
- Jimmy Fontana, italiar kantautore, abeslari eta musikagilea (j. 1934).
- Lesley Sibner, estatubatuar matematikaria (j. 1934).
- 2016 - Alexis Arquette, estatubatuar aktore, kabaret-artista, marrazkilari underground eta ekintzaile transexuala (j. 1969).
- 2017 -
- Abdul Halim Kedahkoa, Kedahko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1927).
- Peter Hall, britainiar antzerki zuzendaria (j. 1930).
- 2019 - B. J. Habibie, Indonesiako presidentea (j. 1936).
- 2020 - Christian Poncelet, frantziar politikaria (j. 1928).
- 2021 - Abimael Guzmán, Presidente Gonzalo, Peruko iraultzailea (j. 1934).
- 2022 -
- Javier Marías, espainiar idazle eta itzultzailea (j. 1951).
- Alain Tanner, suitzar zinemagilea (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Koro, Koru eta Adur.
- Kataluniako Egun Nazionala.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |