Elixabete Etxanobe
Elixabete Etxanobe | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||||||
2023ko uztailaren 5a - ← Unai Rementeria
2021 - 2023ko uztailaren 5a
2020 - 2021
2019 - 2020
2007 - 2011 Hautetsia: 2007ko Espainiako udal hauteskundeak | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Otxandio, 1978 (45/46 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea (1996 - 2001) lizentzia : zuzenbide CEU San Pablo Unibertsitatea (2001 - 2002) Abokatutza Masterra Euskal Herriko Unibertsitatea (2014 - 2015) master : Oinarrizko eskubideak | ||||||||||
Hezkuntza-maila | masterra | ||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | abokatua, funtzionarioa eta politikaria | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | Durangoko Udala | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Elixabete Etxanobe Landajuela (Otxandio, Bizkaia, 1978) bizkaitar abokatu eta politikari jelkidea da, 2023ko uztailetik aurrera Bizkaiko ahaldun nagusia. Lehen emakumea da kargu horretan. Zuzenbidean lizentziatua, bere ibilbide profesionala Administrazio Publikoan finkatu du. Durangoko Udaleko karrerako funtzionarioa da 2004tik. 2006tik EAJren alderdikidea da, eta Otxandioko zinegotzia izan zen legealdi batez. 2013an Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari izendatu zuten. 2019an, Erakunde Harremanetarako sailburuorde izendatu zuten Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. 2020an, Urkulluren III. gobernuan gertatutako moldaketen ondoren, Segurtasun Sailera igaro zen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde gisa. 2021ean Herri Administrazioko eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua izendatu zuten Bizkaiko Foru Aldundian. 2023ko foru hauteskundeetan, EAJren hautagaia izan zen Bizkaiko ahaldun nagusi izateko, eta 2023ko uztailean ahaldun nagusi izendatu zuten.[1][2]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, Ekonomia espezialitatean (2001). 2002an Abokatutza Masterra gauzatu zuen, Zuzenbide Pribatuko espezialitatean, CEU San Pablo Unibertsitatean. 2015ean, Oinarrizko Eskubideei eta Botere Publikoei buruzko masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketa horietaz gain, ikastaro ugari egin ditu Zuzenbide Administratiboan espezializatzeko, bereziki, administrazio-kontratazioko eta administrazio publikoetako ondareari buruz.[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001etik 2003ko abuztura arte jarduneko abokatua izan zen Madrilgo abokatu-bulego batean.[4] 2003ko urritik 2004ko otsailera arte Otxandioko Udaleko idazkari-kontu hartzailea izan zen. 2004ko otsailetik Durangoko Udaleko karrerako funtzionarioa da. 10 urtez aritu izan da udal horretan, 2013ra arte, Idazkaritza, Kontratazio eta Ondareko teknikari gisa. 2007 eta 2011 bitartean, bestalde, Otxandioko Udaleko zinegotzia ere izan zen.[5]
2013an Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria izendatu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Josu Erkorekaren gidaritzapean Urkulluren I. gobernuan. 2016an kargu bera mantendu zuen Urkulluren II. gobernuan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Etapa horretako lanik aipagarriena 2016ko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen izapidetzean, negoziazioan eta onarpenean parte hartzea izan zen.[6][7] Azpimarratzekoa da, bestalde, lege horren garapen-dekretuetako biren lanketan egindako lana, besteak beste, 2019an Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoan. Aldi horretan bere gain hartu zuen, halaber, fundazio, elkarte edo elkargo profesionalen gaineko erantzukizuna, horien guztien erregistroak bere zuzendaritzaren mende baitzeuden.[8]
2019an, Erakunde Harremanetarako sailburuorde izendatu zuten.[9] 2020ko urritik aurrera, Urkulluren III. gobernuan gertatuko moldaketen ondoren, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde izendatu zuten Segurtasun Sailean, berriro ere Josu Erkorekaren gidaritzapean.[10] 2021eko martxoan utzi zuen kargua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak haren foru gobernuan zenbait moldaketa iragarri ondoren.[11] 2021eko martxoaren 17tik aurrera Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazioko eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatua da, Ibone Bengoetxea ordezkatuz.[12][13]
2022ko irailean, Unai Rementeriak ez zela 2023ko foru hauteskundeetan EAJren hautagai izango jakinarazi zuen, 2015eko inbestidura saioan hartutako hitzari jarraituz. Horren ondoren, EAJren Bizkai Buru Batzarrak Etxanobe proposatu zuen ahaldun nagusirako hautagai izateko.[1][14] Alderdikideek hautagaitza onartu ondoren, EAJk maila horretako karguren baterako proposatutako lehen emakumea bilakatu zen.[15][16]
2023ko Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Etxanobe buru zuen hautagaitza izan zen garaile, botoen %38,41 eta 23 eserleku lortuta. Aurreko hauteskundeekin alderatuta bi diputatu gutxiago eskuratu arren, EAJk gobernu-ituna berretsi zuen PSE-EErekin, gehiengo osoa ziurtatuz.[17] 2023ko uztailaren 5ean egin zen diputatu nagusia hautatzeko inbestidura saioa.[18][19] EAJ eta PSE-EEren aldeko 31 boto lortuta, Bizkaiko ahaldun nagusi izendatu zuten. Historiako lehen emakumea da kargu horretan.[2] Diputazioa berritu eta historian emakume gehien duen Bizkaiko Gobernua osatu du.[20]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otxandion bizi da. Ezkonduta dago eta seme eta alaba bikiak ditu.[8][21] Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez hitz egiten du.[22]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Berria. «EAJk Elixabete Etxanobe Landajuela proposatuko du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ a b «Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi izendatu dute, EAJren eta PSEren botoekin» EITB 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
- ↑ CV Elixabete Etxanobe 2020 - irekia.euskadi.eus (PDF), Eusko Jaurlaritza
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las que se van y las que entran» El Correo 2021-03-15 (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ Elixabete Etxanobe Landajuela - Sektore publikoaren kargudunak. irekia.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza, 2021)
- ↑ Begiristain, Edurne. «Urteetako hutsunea betetzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ Atutxa, Peru Bazako; Landajuela, Elixabete Etxanobe. (2015). «Ley Municipal de Euskadi: ¿esta vez si?» Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria = Revista Vasca de Gestión de Personas y Organizaciones Públicas (8): 66–85. ISSN 2173-6405. (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ a b «Elixabete Etxanobe Landajuela - Gardentasuna - Bizkaia Gardena» gardentasuna.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ Elixabete Etxanobek Peru Bazako ordezkatuko du Erakunde Harremanetarako Sailburuordearen karguan (Gobernu Bilera 2019-11-26) - irekia.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza, 2019-11-26)
- ↑ (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2020-09-24). «Erkoreka repesca a Elixabete Etxanobe como viceconsejera de Administración y Servicios en el Departamento de Seguridad» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ «Rementeriak bi diputatu ordezkatu ditu foru gobernuari "freskotasuna" emateko» EITB 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ «Amaia Antxustegik eta Elixabete Etxanobek foru diputatu karguak hartu dituzte» EITB 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Primeras palabras de Elixabete Etxenobe como diputada: «Estoy muy contenta e ilusionada»» El Correo 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ EAJ-PNV. «Bizkai Buru Batzarrak Elixabete Etxanobe eta Ana Otadui proposatu ditu ahaldun nagusi izateko eta Batzar Nagusietako presidente izateko hautagai gisa, hurrenez hurren» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-09-22). «Elixabete Etxanobe, emakume bat EAJren Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia lehen aldiz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Atxutegi, Aitziber. (2022-11-29). «Elixabete Etxanobe: “Es un honor inmenso y una gran responsabilidad”» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
- ↑ «EAJk eta PSE-EEk Bizkaiko gobernu akordioa itxi dute inbestidurarako ordu batzuk falta direnean» EITB 2023-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
- ↑ «Elixabete Etxanobe jeltzalea Bizkaiko ahaldun nagusi izendatuko dute gaur, EAJren eta PSE-EEren babesarekin» EITB 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
- ↑ «Etxanobek enplegua ezarri du legegintzaldiko "helburu nagusitzat"» EITB 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Igea, Octavio. (2023-07-05). «Etxanobe renueva la Diputación y forma el Gobierno con más mujeres de la historia» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elixabete Etxanobe será la candidata del PNV a diputada general de Bizkaia» El Correo 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
- ↑ CV Elixabete Etxanobe 2019 - irekia.euskadi.eus (PDF), Eusko Jaurlaritza