Josu Erkoreka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josu Erkoreka
Josu Erkoreka 2020.jpg
Coat of Arms of the Basque Country.svg
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea

2012 -
Idoia Mendia
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko abenduaren 2a - 2012ko abenduaren 17a - Isabel Sánchez Robles
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 25a - 2011ko abenduaren 13a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 30a - 2008ko apirilaren 1a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 24a - 2004ko apirilaren 2a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Bermeo1960ko uztailaren 3a (60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta legelaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Inguma josu-erkoreka-gervasio-00

Josu Iñaki Erkoreka Gervasio (Bermeo, Bizkaia, 1960ko uztailaren 3a) Eusko Alderdi Jeltzaleko politikaria da, Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaria 2000 eta 2012 urteen artean eta bertako eleduna 2004tik 2012ra.

2012an, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Justizia eta Herri Administrazio sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile izendatu zuen. 2016an, berriz, bozeramaileaz gain Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko sailburu izendatu zuten.[1]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilar eta Juan gurasoen etxean jaio zen, Bermeon. Aita taxi gidaria zen, eta amak denda bat zuen Juan de Nardiz kalean. Gaztetan dendan laguntzen ibiltzen zen, bi anaiekin batera.[2]

Heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasketak eginik, 1982an lizentzia lortu zuen, eta doktoretza 1990ean. Zuzenbide administratiboko irakaslea da ikastetxe hartan.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki Anasagastirekin batera Dos familias vascas: Areilza y Aznar liburua idatzi zuen, Manuel Aznar, José María Aznarren aitona izan zenaren bizitzaz.

Eleria aldizkari berriaz Itziar Alkorta (Euskaldunon Egunkaria, 1997-04-05)[3]

Bere zuzendaritzapean 1996an Eleria aldizkaria sortu zuen Eusko Ikaskuntzak. Aldizkariko lehengo zuzendaria izan zen. Zuzenbidearen atal guztiak euskaraz lantzea zuen eginbide. Euskaraz egiten den Zuzenbidea sustatzea eta euskara juridikoaren normalizaziorako tresna baliagarria izatea ziren, hala unibertsitatearen alorrean nola praktikaren eremuan, argitalpenaren helburuak.[4] 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen aldizkariak.[5] Lau artikulu hauek idatzi zituen berak:[6]

  • Euskararen erabilera Administrazio Publikoaren barne harremanetan (2000).
  • Administrazio eta Prozeduraren 30/1992, azaroaren 26ko Legearen Aldaketa eta euskararen ofizialkidetasuna. Harridurak, zalantzak, noraezak eta, batez ere, galderak (1999)
  • Itsastarren lan-segurtasuna Euskal Herriko arrantza-komunitate tradizionaletan (1998)
  • Euskara Euskal Administrazioetan; erabilera arautzeari aurpegi emateko bideak (1996)

Bestalde. urte batzuk lehenago, RVAP. Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkarian beste bi artikulu hauek ere idatzi zituen

  • Autonomi-elkarteen eskuduntza esklusibo desitxuratu bat; kirolarena (1993)
  • Euskararen erabilpena arauzkotzeko (1992)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
  2. EAJ-PNV. «Josu Iñaki Erkoreka - Eusko Legebiltzarrako hautagaia - EAJ - PNV» EAJ PNV . Noiz kontsultatua: 2020-06-29.
  3. Alkorta Idiakez, Itziar. (1997-04-05). «Eleria . Euskalerriko legelarien aldizkaria» Euskaldunon Egunkaria (berria.eus) . Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  4. «Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  5. «ELERIA aldizkaria. Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  6. Erkoreka Gervasio, Josu. «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Idoia Mendia
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

2012ko abenduaren 17a - gaur arte
Ondorengoa
Azkena
Aurrekoa
Idoia Mendia
Escudo del Pais Vasco.svg
Justizia eta Herri Administrazio Sailburua

2012ko abenduaren 17a - gaur arte
Ondorengoa
Azkena