Elizabeth Thomas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Thomas
Bizitza
JaiotzaMemphis1907ko martxoaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaJackson1986ko azaroaren 28a (79 urte)
Jarduerak
Jarduerakegiptologoa, arkeologoa eta antropologoa

Elizabeth Mary Thomas (1907ko martxoak 29 - 1986ko azaroak 28) estatubatuar egiptologoa izan zen.[1]

Luxorretik hurbil dagoen Tebasko nekropolian egin zituen lan arkeologikoak, Erregeen eta Erreginen Haranetan hilobiak dokumentatzen (datuak jasoz eta planoak marraztuz).[1]

Lehen urteetako biografia eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth Thomas Ameriketako Estatu Batuetako Menphisen (Tennessee) jaio zen, 1907an. Gurasoak John Albert T. Thomas eta Ruth Archer Thomas ziren eta bi neba zaharrago zituen, James eta Wilmer. Familia Grenadan (Mississippi) bizi izan zen.[1]

Grenada College emakumeentzako unibertsitate eskolan hasi zituen ikasketak in 1924an eta Hollins College-ra joan zen 1925ean, baina ia hamar urtez ikasketak utzi ondoren itzuli zen Grenada Collegera. Dena den berriro aldatu zen eta Mississippiko Unibertsitean bukatu zituen ikasketak Artetan gradua lortuaz 1937an.[1]

Lehen bidaia Egiptora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptora lehen aldiz 1938an bidaiatu zuen. Thomas Cook & Sons bidaia agentziarekin joan zen, segurtasunagatik, baina ikusi zuenean berak aztertu nahi zituen lekuak ez zituztela ikusiko edo ez ziotela nahikoa denbora ematen monumentuak xehetasunez aztertzeko, garraioa eta gidak alokatu zituen bere kontura basamortuan ikerketan aritzeko. 1938ko otsailetik martxo hasierara, Luxor inguruan ibili zen, Erregeen eta Erreginen Haranetako hilobiak aztertzen. Charles F. eta Myrtle Nims senar-emazte egiptologoak ezagutu zituen, Chicagoko Unibertsitateak landa lana egiteko zeukan “Chicagoko Etxea” deitutako bulego nagusian. Hori dela eta, bidaiatik itzultzean, Egiptologia ikasten hasi zen Chicagoko Unibertsitateko Ekialdeko Ikasketen Institutuan. Hainbat gai ikasi zituen bertan: hebrertar hizkuntza eta Antzinateko egiptoar hizkuntza eta kultura.[1]

Bigarren Mundu Gerrak bertan behera utzi zituen bere ikasketak eta, ondorioz, 1942 eta 1946 artean estatubatuar armadaren Signal Corps izeneko komunikazio atalean izan zen, kriptografo gisa lanean. Ikasketak 1948an jarraitu zituen eta Piramideetako testuen kosmologiari buruzko tesia formulatu eta idatzi zuen eta master maila lortu zuen.[1]

Urte hartan bertan, 1948an itzuli zen Egiptora, arkeologia landa lana egitera, 1960a arte, eta errege-erreginen hilobietan aritu zen lanean.[2]

Ikerketa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hatshepsut[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth Thomasek KV60 hilobian egin zuen lan, alegia, Hatshepsut emakume faraoiaren inudiaren hilobian, 1903an aurkitu zena. Thomasen iritziz, momietako bat Hatshepsut berarena zen, hilobia bere inudearena izanagatik, momiaren ezker besoa bularraren gainean jarrita baitzegoen. Besoa horrela jarrita izateak errege izaera adierazten zuen, baina ez zuen bere hipotesia frogatzerik lortu. The royal necropoleis of Thebes [sic] bere liburuan idatzi zuen, ikerketa gabe ezin zela ezer baieztatu, baina bere buruari galdera ausarta egiten ziola ea Tutmosis III.a, Hatshepsuten semeorde eta oinordekoak ez ote zuen hilobi apal horretan sartu bere aurreko faraoia.[3][4]

Hilobi horren berri galdu egin zen eta berriro aurktiu zuten 1980ko hamarkadan. 2007an, Zahi Hawass doktoreak, Egiptoko Antzinateko Kontseilu Nagusiaren idazkari orokorrak, iragarri zuen DNA analisiei esker, Thomasek esaten zuen momia benetan zela Hatshepsutena.[5][6]

Beste ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KV5 hilobiaz oso gutxi zekiten eta Elizabeth Thomasek susmoa zuen Ramses II.aren umeak lurperatuta zeudela bertan. Hilobi lapurretei buruz gobernuko ikuskatzaileek egindako txosten batean ageri da bere uste hori. Lapurrek egindako kalteek hilobia aurrietan utzi zuten arren, Thomas zuzen zela frogatu ahal izateko adina froga lortu izan dira.[7]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Thomas, Elizabeth (1966). The royal necropoleis of Thebes. Princeton.
  • Thomas, Elizabeth (1978). "The 'Well' in Kings' Tombs of Bibân el-Molûk". The Journal of Egyptian Archaeology. 64: 80–83.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Roehrig, Catherine. Breaking Ground: Women in Old World Archeology. In Brown University. .
  2. Bierbrier, Morris L. (2012). Who was who in Egyptology. Londres: The Egypt Exploration Society ISBN 0856982075..
  3. Ryan, Donald P., Donald P. (1994). «Exploring the Valley of the Kings» Archaeology 47 (1): 52–59..
  4. Thomas, Elizabeth. (1966). The royal necropoleis of Thebes. New Jersey: Princeton.
  5. "Mummy Of Egyptian Queen Hatshepsut Found". In Scientific Blogging: Science 2.0. .
  6. Hawass, Zahi. (2007ko ekaina). The Search for Hatshepsut and the Discovery of her Mummy. In Zahi Hawass Guardian.net. .
  7. Ray, John (18 October 1998). "Splendid Digs". New York Times, John. (1998-10-18). «Splendid Digs» The New York Times.