Elkanoren omenezko monumentua
Itxura
| Elkanoren omenezko monumentua | |
|---|---|
| Getariako hiri historikoa | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Getaria |
| Koordenatuak | 43°18′10″N 2°12′13″W / 43.30269°N 2.20351°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XX. mendea |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | José de Azpiroz y Azpiroz Agustín Aguirre López |
| Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
| Ondarea | |
| Eraikitako euskal ondare nabaria | 2 |
Elkanoren omenezko monumentua Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen monumentu bat da. Zarauztik etorri eta herrigunearen sarreran dago, Gudarien enparantzan, eta Getariako pilotalekua eta Aldamar dorretxearen alboan. XVII. mendeko Getariako harresien itsas fronteko gotorlekua zenaren gainean altxatu zen.
1922an Joan Sebastian Elkano getariar itsasgizonak burututako Munduaren lehen itzulinguruaren 4. mendeurrena zenez, bere omenezko monumentu hau eraiki zen. Palentziako Victorio Macho eskulturgileak garai hartan modan zegoen Art Déco estiloan diseinatu zuen.
