Eloísa Mafalda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eloísa Mafalda

Bizitza
JaiotzaJundiaí1924ko irailaren 18a
Herrialdea Brasil
BizilekuaPetrópolis
HeriotzaPetrópolis2018ko maiatzaren 16a (93 urte)
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0535527 Rottentomatoes: celebrity/eloisa_mafalda Edit the value on Wikidata

Mafalda Theotto, Eloísa Mafalda izengoitiaz ezagunagoa, (Jundiaí, 1924ko irailaren 18aPetrópolis, 2018ko maiatzaren 16a) brasildar aktorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eloísa Mafalda 1960an

Jundiaín jaio zen 1924an eta italiarren biloba zen. 1940an, haren gurasoak dibortziatu ziren. Amari etxea mantentzen laguntzeko, Mafaldaren neba, Oliveira Neto, São Pauloko Tupi eta Difusora irratietako esatari bihurtu zen, eta Mafalda jostun lanetan hasi zen. Handik denbora batera, lan bat lortu zuen Emissoras Associadasen bulegoan. Han Alice Waldvoguel alemaniarra ezagutu zuen, zeinak arte eszenikoak eta antzezpena irakatsi zizkion[1].

Mafaldaren ibilbide artistikoaren hasiera kasualitatez gertatu zen. Oliveira Neto Tupi-Tamoiora joan zen, Rio de Janeirora. Arreba konbentzitu zuen irrati-antzerki proba bat egiteko. Onartua izan zen eta Eloísa Mafalda izen artistikoa hartu zuen. Rádio Nacionaleko irratsaioetan hasi zen lanean. Gero TV Paulistara joan zen, eta bertan egon zen, katea TV Globori saldu zioten arte. Globon, paper nabarmenak izan zituen, hala nola, Nenê andrea A Grande Famílian, Maria Machadão Gabrielan, Mariana andrea Paraíson, Gioconda Pontes Pedra sobre Pedran, Manuela Mulheres de Areian eta Pombinha Abelha andrea Roque Santeiron[1][2].

1950ean zineman egin zuen debuta Somos Dois filmean, eta 1965ean antzerkian, Wuthering Heights (O Morro dos Ventos Uivantes)-en egokitzapenean[3].

Urte askotan Alzheimerren gaixotasunarekin[2] eta izterrezurraren hausturaren ondorioekin bizi izan zen[4].

2018ko maiatzaren 16an hil zen Petrópolis hirian, non bizi zen alabarekin, eta Jundiaín lurperatu zuten[5].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958 eta 1961 artean, Miguel Teixeirarekin ezkonduta zegoen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen, Míriam eta Marcos[1]. Dibortzioaren ostean ez zen berriro ezkondu. Bi biloba eta bi birbiloba izan zituen[5].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eloísa Mafalda Pigmalião 70 telenobelan (1970)

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
1965 O Ébrio Heloísa
1968 A Grande Mentira Elvira andrea
1969 A Cabana do Pai Tomás Emily
1970 Pigmalião 70 Ester
A Próxima Atração Dinorá
1971 Caso Especial Atal batean: "Nº1"
Bandeira 2 Zulmira
O Cafona Margarida
1972 Caso Especial, Meu Primeiro Baile Elza
O Bofe Gonzaguinha
A Grande Família Irene Silva (Dona Nenê)
1975 Gabriela Maria Machadão
O Grito Socorro
1976 Saramandaia Maria Aparadeira Moreira
1977 Locomotivas Joana
O Astro Consolação andrea
1978 Pecado Rasgado Zoraide
1980 Água Viva Irene Fragoso Neves
Plumas e Paetês Zeni
1981 Brilhante Edite Pereira
1982 Paraíso Mariana Gomes andrea
1982-1983 Caso Verdade Bi ataletan: "O Menino do Olho Azul" eta "O Bloco do Boicote Está na Rua"
1983 Champagne Adélia
1984 Corpo a Corpo Guiomar Motta
1985 O Tempo e o Vento Arminda Terra
Roque Santeiro Ambrosina Abelha andrea (Pombinha andrea)
1986 Hipertensão Gioconda
1987 Expresso Brasil Maria Machadão / Ambrosina Abelha andrea (Pombinha andrea)
1988 Vida Nova Jandira
1989 O Sexo dos Anjos Francisquinha Barata
1990 A, E, I, O... Urca Damásia andrea
Delegacia de Mulheres Celeste
Araponga Zuleide
1992 Pedra Sobre Pedra Gioconda Pontes
1993 Mulheres de Areia Manuela
1994 A Madona de Cedro Efigênia
1994-1996 Você Decide Hitu ataletan: "A última chance", "Veneno Ambiente" eta "Sangue no Araguaia"
1996 A Vida como Ela É... Atal batean: "O Único Beijo"
Quem É Você? Kitty
1997 Por Amor Leonor Batalha
1998 Meu Bem Querer Delfina andrea
Hilda Furacão Clotilde
Labirinto Sarita
1999 Você Decide Hiru ataletan: "Madame Sussu", "Robin Hood Aposentado" eta "O Terceiro Homem"
2000 Aquarela do Brasil Margarida
2001 Brava Gente Inxirida andrea Bi ataletan: "Arioswaldo e o Casamento de sua Velha Mãe Centenária" eta "O Natal de Arioswaldo"
Porto dos Milagres Celeste Marimbás
O Clone Neuza andrea, Jaderen bizilaguna
2002 Brava Gente Clara andrea Atal batean: "O Enterro da Cafetina"
O Beijo do Vampiro Carmem andrea

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia
1950 Somos Dois Idazkaria
1973 Os Mansos Armandoren ama
1974 O Mau-Caráter Constança
1976 O Ibraim do Subúrbio Dinorah
1990 Beijo 2348/72 Ostatuaren jabea
1998 Simão, o Fantasma Trapalhão Lucélia

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua
1965 O Morro dos Ventos Uivantes
1974 O Ministro e a Vedete
1978 Lá em Casa, é Tudo Doido

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Portugesez) «Eloísa Mafalda» Museu da TV jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-12-24) (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  2. a b (Portugesez) Bourroul, Beatriz. «Eloísa Mafalda morre aos 93 anos» Quem 2018-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  3. (Portugesez) «Eloísa Mafalda deixa sua marca ao viver personagens de destaque na TV» Hoje em Dia 2018-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  4. (Portugesez) Ferreira, Leonardo. «O drama da atriz Eloísa Mafalda» Extra 2009-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  5. a b (Portugesez) Leroy Silva, Cristina. «Eloísa Mafalda teve filhos? Saiba o que aconteceu com a atriz que fez a Dona Neusa em 'O Clone'» Caiçara 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]