Elona quimperiana
| Elona quimperiana | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Mollusca |
| Klasea | Gastropoda |
| Ordena | Stylommatophora |
| Familia | Elonidae |
| Generoa | Elona |
| Espeziea | Elona quimperiana |
| Banaketa mapa | |
Quimper barraskiloa (Elona quimperiana) tamaina erdiko barraskilo espeziea da, beraz molusku gasteropodo lurtarra. Kantauri itsasoko ertzan eta Bretainian baino ez da bizi. Baso hezeetan bizi da eta Norelona pyrenaica senide hurbila du.
Frantziako Bretainiako eta Kantaurialdeko baso eta hezeguneetan bizi den gastropodo bat da. Xanthonychidae familiakoa da. Elona generoa monotipikoa da (espezie bakar batek osatua). Espeziearen izen zientifikoa Frantziako Quimper herritik dator.
Babesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian eta Espainian babestuta dago. Bernako Hitzarmenaren II. eranskinaren eta Europar Batasuneko Habitaten Zuzentarauaren II. eta IV. eranskinen parte da.
Deskribapena eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barraskilo honen oskolak 30 mm-ko diametroa eta 12 mm-ko altuera du, 5 edo 6 bira kiribiletan. Horregatik, espezie hau bere banaketa-eremuaren zati batean neurri handienetakoa duena da. Beste espezie sipatrikoekin alderatuta, maskorraren alboak nahiko lauak direlako bereizten da. Helduetan, oskolaren irekiaren ertzak (peristoma) ezpain zuria du. Bere gorputza bereziki dotorea eta longilineoa da.
Quimper barraskiloaren oskola marroi ia zeharrargia da, eta bertatik orban ilunak dituen moluskoaren mantua ikus daiteke. Ale batzuek ñabardura horixkak dituzte, eta hobeto ikusten dira ale hilen oskoletan bizienetan baino. Maskorraren azala nahiko leuna eta matea da, eta horrek bereizten du Retinella incerta-tik, Pirinioen magalean bizi den oskol distiratsuko barraskilo bat, antzeko tamaina, kolorea eta forma duena.

Bere forma eta kolorazioagatik, Quimper barraskiloak Planofbis corneus ere gogorarazten du, akuarioetan maiz mantentzen den ur gezako fasteropodoa.
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Quimper barraskiloak 2 edo 3 urteko bizia du, eta baso oso heze eta itzaltsuetan egoten da, klima epeleko hostogalkorretan, azidofiloetan eta eragin atlantikoko basoetan. [2] Onddo-mizelioak jaten ditu, sustraiak, batez ere haritzenak (Quercus spp), eta batzuetan nekrofagoa eta koprofagoa da. Askotan hondakinak eta harkaitzak erabiltzen ditu jarduerarik gabeko aldi luzeak igarotzeko. Espainian 1600 metroko garaierara heltzen da gehienez. Funtsean, gauekoa da, eta egunez atera daiteke, euria egiten duenean eta tenperatura epeletan.
Beste barraskilo espezie batzuen harraparien biktima izan daiteke, hala nola ornodunen arteko triku eta birigarroena, edo ipurtargiena eta ornogabeen artean Licininae eta Cychrinae bezalako kakalardo batzuena, ohikoenetako batzuk aipatzearren.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie honen lehen espezimenak Bretainiako Quimper inguruan jaso ziren 1817an eta André de Férussac baroiari bidali zizkioten, eta honek espeziea 1821ean deskribatu zuen Helix quimperiana izenarekin. Hainbat hamarkadatan, malakologoek eta naturalistek lanean jarraitu zuten banaketa ezartzeko. Espezie hau 1853an aurkitu zen Ipar Euskal Herrian eta Espainian 1855ean. 1992an aurkitu ziren lehen populazioak Ebro ibaiaren hegoaldean, Errioxan.
Bere banaketa eremuaren disrupzio handia azaltzeko, elkarrengandik oso urrun dauden populazioekin, Bretainia frantseseko aleak bertara antzinako sarrera baten bidez iritsi izana bezalako azalpenak kontsideratu dira, [3] baina glaziazio garai batean bitarteko populazioak desagertu direla onartzeko joera dago. [2]
Xanthonychidae familiako espezie guztiak, hau izan ezik, Amerikan zehar banatzen dira, eta horrek beste galdera bat sortzen du haien banaketari buruz. Agian, korronteek eraman ahal izan dituzten zuhaitz-enborretan bizitzeko gaitasunari esker, distantzia handietara bidaiatu ahal izan du lurraldeak kolonizatzeko.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ d'Audebert de Férussac, André Étienne. (1821-1822). Tableaux systématiques des animaux mollusques classés en familles naturelles, dans lesquels on a établi la concordance de tous les systèmes; suivis d'un prodrome général pour tous les mollusques terrestres ou fluviatiles, vivants ou fossiles. Paris, Londres.: Bertrand, Sowerby, j-xlvij or..
- ↑ a b (Ingelesez) Vialatte A., Guiller A., Bellido A. & Madec L. (2008). "Phylogeography and historical demography of the Lusitanian snail Elona quimperiana reveal survival in unexpected separate glacial refugia". BMC Evolutionary Biology 2008, 8:339. doi:10.1186/1471-2148-8-339.
- ↑ «Copia archivada». Archivado desde el original el 6 de noviembre de 2011. Consultado el 22 de junio de 2013..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |