Elorri-triska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elorri-triska
Agriates - genêt épineux.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae Genisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista scorpius

Elorri-triska (Genista scorpius) Fabaceae familiako zuhaixka da. Otearen antzeko landare arantzatsua hau tindagai moduan erabiltzen zuten.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1-2 m bitarteko zuhaixka da, adar arantzadun sendoz hornitua.

Zurtoinak ilegabeak eta galtzarbeko arantza ugaridunak dira; hauek, sendoak eta luzeak dira, zurtoinarekin angelu oso irekia eratuz. Arantzetatik lore-kimu motz hostotsuak jaiotzen dira. Hosto bakunak ditu: gainaldean ia ilegabeak eta azpialdean iledunak.

Lore horiak ditu, ale gutxiko faszikuluetan antolatzen direnak. Kaliza ilegabea da, ezpainak tamaina berdintsukoak direlarik. 3-7 hazidun leka ilegabe eta luzangak ditu.

Apiriletik ekainera loratzen da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sail harritsu eta higatuetan azaltzen da, lurzoru karetsu, margatsu eta igeltsuzkoen gainean. Batez ere karraskal eta ameztien ordezko komunitateetan ageri da.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneo-mendebaldeko espeziea da. Euskal Herrian, hegoaldeko habitat ugarietan agertzen da, kasu batzuetan hauetako espezie nagusia izanik. Kantaurialdean ordea, oso gutxitan aurki dezakegu: kostaldeko gune lehor eta eguzkitsu batzuetan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Heywood, V.H. & Ball, P.W. (1968) Tutin, T.G. et al. ed. Leguminosae Flora Europaea 2.
  2. I., Aizpuru, (2010) Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515 PMC 868798162 . Noiz kontsultatua: 2019-03-21.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elorri-triska Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Genista_scorpius