Emília de Oliveira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emília de Oliveira

Bizitza
JaiotzaLisboa1874ko azaroaren 25a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1968ko uztailaren 20a (93 urte)
Hobiratze lekuaCemitério dos Prazeres
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0195822 Edit the value on Wikidata

Emília de Oliveira (Lisboa, 1874ko azaroaren 25aibidem, 1968ko uztailaren 20a) portugaldar aktorea izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisboako São Jorge de Arroios auzoan jaio zen 1874ko azaroaren 25ean[2].

1899ko abenduaren 8an debuta egin zuen antzerkian, Teatro do Príncipe Realen, A Dama de Ouros komedian[3].

1901ean Eduardo Vitorinoren taldean sartu zen eta Brasilera joan zen. Georgina Pinto emakume aktore nagusia hil zenean, Oliveirak ordezkatu zuen, besteak beste, antzezlan hauetan: A Lagartixa, A Severa, Mancha Que Limpa, Robe Rouge, À Estrangeira eta Lição Cruel. Portugalera itzuli zenean, Taveira taldean sartu zen, eta ondoren Rosas & Brazão taldean[3].

Zineman 1921ean egin zuen debuta Velha Gaiteira film mutuan[4].

Ez zen inoiz ezkondu eta ez zuen seme-alabarik izan. 1968ko uztailaren 20an hil zen Lisboako Bairro Alto auzoan, 93 urte zituela. Prazeres hilerrian lurperatu zuten[5].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia[4]
1921 Velha Gaiteira
1923 Cláudia Maria andrea
Lucros... Ilícitos
Os Olhos da Alma Catarina de Sousa
O Fado
1924 Tragédia de Amor Raulen ama
1930 Lisboa, Crónica Anedótica
1935 As Pupilas do Senhor Reitor Teresa andrea
1937 A Revolução de Maio Júlia
Maria Papoila Efigénia andrea
1938 A Rosa do Adro Zé kapitainaren emaztea
Os Fidalgos da Casa Mourisca Izeba Ana do Verdo
1940 Feitiço do Império Emília Morais
Pão Nosso...
1941 O Pai Tirano Emília andrea
1943 Amor de Perdição Monchiqueko abadesa
1944 O Violino de João Joskina
A Menina da Rádio Efigénia andrea
1945 A Vizinha do Lado Gertrudes andrea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) Sousa Bastos, António de. (1908). Diccionario do theatro portuguez. Lisboa: Imprensa Libanio da Silva, 280-281 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  2. (Portugesez) «Livro de registo de baptismos da Paróquia de São Jorge de Arroios (1874 a 1879)» Arquivo Nacional da Torre do Tombo (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  3. a b (Portugesez) «Recordamos hoje a Actriz Emília de Oliveira» Ruas com história 2018-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  4. a b (Ingelesez) «Emilia D'Oliveira» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  5. (Portugesez) «Livro de registo de óbitos da 6.ª Conservatória do Registo Civil de Lisboa (29-03-1968 a 26-07-1968)» Arquivo Nacional da Torre do Tombo: 291. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]